Donostia (Gipuzkoa)

`Jarrai´ antzerki taldekoen bilerak eta ibilerak

`Jarrai´ antzerki taldekoen bilerak eta ibilerak <p><em>Jarrai</em> antzerki taldekoak non elkartzen ziren: Beobideren etxea, apaizek utzitako lokalak... Zentsurakoak joaten ziren emanaldietara. Mundua jateko ausardia zuten orduan, ikasketarik izan ez arren; denak ziren beharrezko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-126-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jarrai antzerki taldekoak non elkartzen ziren: Beobideren etxea, apaizek utzitako lokalak... Zentsurakoak joaten ziren emanaldietara. Mundua jateko ausardia zuten orduan, ikasketarik izan ez arren; denak ziren beharrezko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, Beobiden etxia izaten zan “cuartel general”. Hemen, Parte Zaharrean bizi zan. Eta gero, ba, juntatu? Ba, lokalak uzten zuten apaizak. Atotxan franziskanoak eta… Bai, bazeuden ordun ya mobimentua ya… pentsa, ya gerra geratu zan pixkat atzerago ta animatzen zan jendea. Oaindikan ere gauza asko… guk antzerki-obra ematen genun bakoitzean, emanaldi bakoitzean, zentsurakoak zeuden. Zentsurakoak lehenbiziko asientotan. Nik ez dakit zertaz enteratzen zian edo enteratzen zian bai edo ez, baiñan obra guztiak eraman behar zian zentsura pasatzea. Nik uste det gero trukatzen ziala ta gauzak, ba, han sartzeko ta. Baiña ni gauza hoietan ez nitzan gehiegi… gaztia nintzan eta pixkat alde batera uzten ninduten. Ez? Bueno, pentsatzen det ere responsabilidadea bazala hori egitearekin. Baiñan, ez dakit, nik uste det oso… urrutitik begiratuta, pensatzen det suerte haundia izan dudala holako egoera bat eta denboraldi bat bizitu izana. Hori garai hartan zeon indarra gauzak egiteko, gogoa, mundua jateko. Osea, nik askotan oain entzuten detenian “ya pero eso igual…”, “eziñezkoa da” o “ba… ez dakit ahal deun” edo… Ordun ez genun pensatzen! Ahal genun dena.
- Dena egiteko zegon, ezta?
- Prest. Eta [ez da] esan ere. Oain askoz gehio baloratzen da, nik uste det, “A! honek , karo, unibersidadean ikasi du ta horrek badaki”, “honek ez dakit ze in du ta honek badaki”. Ez, ordun danak genekigun! Ez genekiun iñok ezer, baiño danak siñisten genun beharrezkoak giñela. Eta alde horretatikan oso aberatsa zan. Gure taldean zeuden denetarik: batzuk ikasiak, beste batzuk ez hainbeste ta beste batzuk, ba, lanian aritu dianak gaztetxotatik. Eta jauntatzen… elkartzen gintun gogoak, beharrak… Zeatikan antzerkia egiten bagenekigun? Hori ikasi iten da. Bestea, ikasi iten da. Eta ausarta izan behar da, ta hori bagiñen; kamikaze batzuk. [Nik ez dakit], askotan gerora hola begira ta esaten dezu: “neurtzen al genun ze arriskuak hartzen genitun?” Ke ba. Ke ba.
- Aurrera.
- “Felicianos”, total. Bai, hala giñen. Baiño, bueno, ondo.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia