Teila buruan jarrita, etxetik irteteko
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-118-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bataioa, jaio eta segituan. Erditzean laguntzen zuenak eramaten zuen haurra elizara. Amak ezin etxetik irten. Teila buruan jarrita. Elizan sartzea. Ogia eta kandela.
- Auzoa: Igeldo
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 26a
- Iraupena: 0:02:24
- Erref: DON-118/016
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Sakramentuak , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Jaiotzak
Transkripzioa
-Eta bataiatu iten zan jaio eta gutxira, ezta?
-Bai, seitun!
-Seitun? Eta zergatik ba hain azkar?
-…
-Bildurra zeon umia…
-Umia hiltzeko bildurra zeon. Ta bataiatu ite(n) zan. Bataiyatu, egualdi txarra bazeon ona bazeon, bataiyatu in behar zan. Ordun apaizak ez zun /etzun/ uzten bataitu be.
-Eta nork eramaten zun umia elizara?
-Han zean partuan laundu ziyonak eamaten zun.
-Harek?
-Bai, umia.
-Orduan ama ez zan, ez zan juten bataiora…
-Ez. Ez, artian ama ohiyian zeon!
-Klaro. Eta gero, denbora baten amak ezin zun /ezintzun/ etxetik irten…
-Bai, ez takit zenbat zian, hamabi e(g)unea o hamabost eo. Atea bihar baldin bazenun, teilla burun jarrita!
-Hori ezautu dezu zuk?
-Teilla.
-Bai, e? Hori zuk entzun in dezu ala ikusi ere bai?
-Bai, ikusi´re bai.
-Ikusi´re bai, teilla buruan jartzia etxetik irteteko?
-Bai. Baiño danek ez zuen /etzuen/ jartzen, e!
-Ez? Eta hori ze, hola teillatu, teillapian eoteko?
-Bire askuan ez zien /etzien/ jungo. Ura ekartzea ta hola juten zian. Bai.
-Eta gero, in behar izaten zan "elizan sartzia" edo...
-A, bai. Baita´re, hori’re bai handik... sendatzen zanian, ordun elizan sartzea.
-Eta nola izaten zan hori, elizan sartzia? Apaizak bedeinkaziyua ematen zun?
-Apaizak ematen zun. Ogiya ta kandela-ta eamaten genixkiyon. Ta ez takit dirua ematen zitzaiyen, oain ez naiz goatzen. Hoi ez takit.
-Eta hori eliza kanpuan ematen zan bedenkaziyua? Sartu aurretik ala…?
-Sartu aurretik.
-Sartu aurretik…
-Bai.
-Eta belauniko-edo jarri behar izaten zan edo…?
-Ez, eliza sartutakuan bai.
-Eliza sartutakuan…
-Bai.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!