Pitxerra buru gainean
Dutxarik ez. Iturrian garbitzen ziren, arroketan. Igeldon errekarik ez. Kanilako urik ez zuten lehen, iturrira bila. Buru gainean. Gobara nola egiten zen. Kuela, ur beroarekin. Sutako hautsa. Pardela. Burutea.
- Auzoa: Igeldo
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 26a
- Iraupena: 0:04:07
- Erref: DON-118/010
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea , Euskara » Lexikoa
Transkripzioa
-Eta lehen ez zan egoten dutxarik komunetan.
-E?
-Etxetan lehen dutxarik-eta ez zala egoten.
-Ez, ez zeon /etzeon/ dutxarik.
-Nola, nola iten zenuten garbitzeko?
-Nola? Erropak garbitzeko iturria jun ta /da/… buf, hala. Arroka juten giñenian arrokan ta /da/...
-Eta erreka, errekarik?
-Ez, Igeldon ez da /ezta/ errekaik. Ez. Iturriyak pai.
-Iturriyak.
-Bai.
-Eta zuk beti ezautu dezu etxian ura ala…? Kanillako ura?
-Ez, ez. Guk beti ur... preskua ura.
-Zuek beti iturrira juten ziñaten ur billa?
-Bai.
-Eta nola ekartzen zenuten ura bueltan?
-Ontzin hartu, burun jarri ta ala. Oain hor ibiltzen diran “tercer mundo” o zer dia hoik? Hola.
-Buru gaiñian jarrita, orduan? Pitxerra ala…?
-Hola jarri ta burun zea bat, bueltako zea bat in, eta hari jarri, eta bate eutsi gabe. Ta batzutan birian bota, ta etxea.
-Eta urruti zeon iturriya ala gertu?
-Ez dakit pa nik, hamar bat miñutu o.
-Bueno, ba...
-Ordulaurden bat eo.
-...bazeon bidia. Eta erropa garbitzera ere iturrira?
-Bai.
-Eta... Lehen, e, emakume batzuk gobara iten ibiltzen ziran.
-Bai, asko. Asko.
-Abera… bueno, Antiguako etxetarako eta…
-Han, Donostikua, Donostiko aberatsak, erropa hoiyek ematen zuen.
-Eta hori, gobara nola, nola iten zan?
-Nola ein? Aurrena busti, jaboiya eman, ta geo e(g)osi, kuela, hola barrikak sagardua eukitzeko bezelako batzuk, eta han e(g)osi, eta geo iturria berriz´e eaman, eta aklaratu.
-Eta hori, kuelan hor egosi, nola, ur berua botatzen zitzaiyon?
-Ura, bai. Ura berua bota.
-Eta tapatuta euki behar zan ala…?
-Bai, tapatuta pixkat euki, ta...
-Eta zuek etxian hori iten zenuten, ala…?
-Bai.
-Bai?
-Bai, etxeko erropa´re hala ite(n) zan ordun. Asko. Bai.
-Eta ze jaboi edo ze erabiltzen zan?
-A, jaboiya beti Chimbo ta holakuak, bai.
-Eta sutako hautsa erabiltzia... hori ezautu dezu?
-Hua´re botatzen ziyuen.
-Bai?
-Sutako hautsa´re, bai.
-Eta zertako zan hori?
-Nik ez dakit hua zeatik botatzen ziyen.
-Txuritu-o ingo zun?
-Bai. Sutako hautsana, bai.
-Eta gero zenbat denbora euki behar zan hori egosten ala beratzen?
-Eosten eukitzen zuen bastante denboan, ur berua botaez. Ura berua jaboiyakin-ta botaez. Eukitzen zuen, bestiak hautsak botata, ta hola.
-Baiña hurrengo egunerarte eta bai, hainbeste denbora ala...?
-Bai igual, hurrungo egunearte igual.
-Bai?
-Bai.
-Eta gero hori, aklaratu-eta iturriyan.
-Bai, aklaratu eta geo euzkitan jarri.
-Ta nola eramaten zan iturriraiño?
-Burun!
-Burun? Ta ze, hola ontzi haundi baten sartuta ala...?
-Hola ez, maindire batian eo hola, zea, fardela inda.
-Pardela inda?
-Bai.
-Orduan pardela in ta...
-Burun hartu ta...
-Eta lehen esan dezun hori, buruan jartzen zana bueltaka, horrek izenik bazun?
-Burutia.
-Burutia?
-Bai.
-Burutia. Eta hori, hori emakumien lana izango zan, ezta? Erropa garbitzia.
-Hoixe! Gizonak ez zuen /etzuen/ iten.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!