Donostia (Gipuzkoa)

"Guardabinoa" eta kontrabandoa

"Guardabinoa" eta kontrabandoa <p>Ategorrietan "guardabinoa" egoten zen. Izebak olioa eta ogi zuria ekartzen zituen kontrabandoan Donostiatik. Olioa non ezkutatzen zuen kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-106-065 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ategorrietan "guardabinoa" egoten zen. Izebak olioa eta ogi zuria ekartzen zituen kontrabandoan Donostiatik. Olioa non ezkutatzen zuen kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ez dakit beste hola guardak eta egoten ziren? Hemen?
-Hemen guarda, guardia zibillak noizian behin.
-Guardia zibillak?
-Bai.
-Eta hemendik Donostiarako bidian eta "guardabinosik" edo aduanarik edo egoten zan?
-Hemen ez zeatik mendiz juten balin bazan ez, baiño behetik juten balin bazan bai. Ategorritan.
-Ategorritan?
-Bai.
-Ta zuek nundik juten ziñaten? Goitik?
-Gu batzutan goitik eta bestietan behetik. Lehenbizi goitik, astuakin juten giñanian ta, ta geo ya automoillakin ta hasi nitzanian ba behetik.
-Eta zaldi-karrokin ta juten ziñanian ta hor e "guardabinoei" ta ze, ordaindu ber izaten zitzaien? Nola, edo?
-Ez.
-Ez?
-Ez.
-Ez zitzaien ordaintzen orduan produktuko edo?
-Ez, ez.
-Ez? Ez zuten kobratzen? Eta zein zan beraien lana? Kontrolatzea ia estraperloko konturik ero zeon?
-Klaro, klaro!
-Eta izaten zan kontrabandua?
-Bai. Bai.
-Bai?
-In bihar izaten zan.
-Eta zer ekartzen zan kontrabandoko zer?
-Gue izeba difuntak oliyua majiña at oliyo ekarri zun kontrabanduan.
-Bai? Ta nundik ekartzen zun?
-Donostitik.
-Donostitik? Eta? Nola ezkutatzen zun edo? Zaldi-karruan gordetzen zun?
-Bai. Ta batian zeak "guardabinuak" o ez dakit zenek [...] oliyua ba al zakarren ta ezetz ta zean ta, zean omen zula, hankartian.
-Oliyua?
-Oliyo boteilla, esaten zun.
-Orduan ez zuten harrapatu?
-Ez. Ez zien atrebitu-ta!
-Eta ogiya, ogi txuriya ere ekartzen zan?
-Kontrabanduan hua're!
-Eta nun indakua izaten zan?
-Ez dakit, ez dakit, izebak ekartzen zun.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia