Donostia (Gipuzkoa)

"Umeak, Paristik"

"Umeak, Paristik" <p>Etxean ez zen sexuari edo hilerokoari buruzko azalpenik ematen. Umeak Paristik etortzen zirela esaten zien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxean ez zen sexuari edo hilerokoari buruzko azalpenik ematen. Umeak Paristik etortzen zirela esaten zien.

Transkripzioa

-Eta zuei etxian eta esaten zizueten ez dakit amak edo, umiak nundik zetozen ta, umiak bueno edo sexua eta, zer zan eta?
-Bai, bai, ordun ez zan ez sexoik eta ez besteik.
-Ez zan?
-Ez.
-Ez zan hitzeiten?
-Ez.
-Eta zuek umetan eta ze pentsatzen zenuten umiak nundik etortzen ziala?
-Paristik!
-Paristik?
-Bai, hala esaten ziguten ta!
-A bai?
-Bai.
-Eta nola etortzen ziran Paristik?
-Auskalo, nola etorriko zien!
-Abioian, ez?
-Abioiyik [...] ordun.
-Eta, hillerokua etorri behar zanian eta? Esplikatzen zun amak edo? Etorri ingo zaizu edo zerbait ala?
-Ez, ez, etortzian etorriko da!
-A bai? Eta gero zuek juten ziƱeten galdezka? Jakin nahian ze, zer zan ta?
-Bai, bai ba.
-Orduan gauzak diferente iten zian, ezta?
-Ba! Ordun dana diferentia zan.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia