"Umeak, Paristik"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-106-061 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxean ez zen sexuari edo hilerokoari buruzko azalpenik ematen. Umeak Paristik etortzen zirela esaten zien.
- Auzoa: Altza
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 19a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: DON-106/061
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Sexua
Transkripzioa
-Eta zuei etxian eta esaten zizueten ez dakit amak edo, umiak nundik zetozen ta, umiak bueno edo sexua eta, zer zan eta?
-Bai, bai, ordun ez zan ez sexoik eta ez besteik.
-Ez zan?
-Ez.
-Ez zan hitzeiten?
-Ez.
-Eta zuek umetan eta ze pentsatzen zenuten umiak nundik etortzen ziala?
-Paristik!
-Paristik?
-Bai, hala esaten ziguten ta!
-A bai?
-Bai.
-Eta nola etortzen ziran Paristik?
-Auskalo, nola etorriko zien!
-Abioian, ez?
-Abioiyik [...] ordun.
-Eta, hillerokua etorri behar zanian eta? Esplikatzen zun amak edo? Etorri ingo zaizu edo zerbait ala?
-Ez, ez, etortzian etorriko da!
-A bai? Eta gero zuek juten ziñeten galdezka? Jakin nahian ze, zer zan ta?
-Bai, bai ba.
-Orduan gauzak diferente iten zian, ezta?
-Ba! Ordun dana diferentia zan.
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!