Donostia (Gipuzkoa)

Medikuak eta "enplastera"

Medikuak eta "enplastera" <p>Don Leandro Aizpurua zen Altzako medikua. Haren ondoren, Don Roman Irigoien izan zen medikua. Don Leandro zaldiarekin ibiltzen zen. Don Romanen garaian, gaixoaren etxekoek haren bila joan behar izaten zuten. Auzoan, "Lauxki&ntilde;enean", "enplastera" bat bazen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-106-049 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Don Leandro Aizpurua zen Altzako medikua. Haren ondoren, Don Roman Irigoien izan zen medikua. Don Leandro zaldiarekin ibiltzen zen. Don Romanen garaian, gaixoaren etxekoek haren bila joan behar izaten zuten. Auzoan, "Lauxkiñenean", "enplastera" bat bazen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta esan dezu medikua lehenengo zala Aizpurua?
-Don Leandro Aizpurua. Ta geo Don Roman Irigoien.
-Eta nola ibiltzen ziran hoiek baserriz baserri? Oiñez ala zaldiyan?
-Don Leandro zaldiyekin, zaldi gaiñian ibiltzen zan. Ta geo zea, esto don Roman ba, billa jun bihar izaten zan eo, segun.
-Eta orduan abixatu iten zitzaion bere beharra eon ezkero? Etxera, beran etxera juten zan billa?
-Bai, bai.
-Eta medikua asko etortzen zan etxera, ala oso larri eon beharra zeon medikuai deitzeko?
-Ez, ez, ez zian, ez zian esijentzik e, ez zuten esijentzi asko.
-Eta hemen kuranderorik edo "enplasterak" eta? Bazeuden?
-Bai. "Lauxkiñenen" zan "enplastera" hemen, ta gue anaiya zea bat atea zitzaion, bi esto ordun zea esaten zan, berezkua o, zea, eta zeakin ibili zan, "Lauxkiñenen" o, "enplasterakin". Eta oiñaziakin bihetz hau [...] zeatu in zitzaion. Oiñaziakin, desein.
-A bai e?
-Bai, bai.
-Jesus! Eta gero ondo jarri zitzaion?
-Ez, ez zun..
-Bihatza galdu in zun? Bihatza?
-Bai, bai.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia