Donostia (Gipuzkoa)

Eskola garaiaz

Eskola garaiaz <p>Altzako plazan zegoen eskolara joaten zen Maritxu. Nesken maistrak Ermenegilda izena zuen, eta mutilen maisuak, berriz, Pedro. Erdaraz eta euskaraz ikasten omen zuten, baina Frankismo garaian hori aldatu egin zen. Etxean ez zien uzten erdaraz hitz egiten. Eskolan ez zuten otoitz egiten; etxean errezatu ohi zuten, amarekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-106-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Altzako plazan zegoen eskolara joaten zen Maritxu. Nesken maistrak Ermenegilda izena zuen, eta mutilen maisuak, berriz, Pedro. Erdaraz eta euskaraz ikasten omen zuten, baina Frankismo garaian hori aldatu egin zen. Etxean ez zien uzten erdaraz hitz egiten. Eskolan ez zuten otoitz egiten; etxean errezatu ohi zuten, amarekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta eskolara nora juten ziñan?
-Altza.
-Plazara?
-Bai.
-Eta han e zein zan maistra edo?
-Ahaztu're in zaizkit nei izenak. Maestra doña hermana Gilda genun, maestra. Eta mutillak zuten don Pedro.
-Eta ze ikasten zenuten, ze hizkuntzatan?
-Euskeraz, eo erderaz ta euskeraz.
-Biyetara?
-Bai. Baiño geo ya Franco jarri zanian, ya erderaz.
-Erderaz. Orduan igarri zan hor aldaketa?
-Bai.
-Ta Franco jarri zanian ez dakit, kastigatu ero iten zuten euskeraz hitz egin ezkero?
-Ez. Ez genun hitz eiten-ta euskeraz. Nobedadia baitzan gutzat erderaz hitz eitia. Etxian ez genun hitz eiten e, aitak eta amak ez ziuten uzten erderaz hitz eiten etxian, euskeraz hitz eiten genun.
-Eta ze, hor e, eskolan ze ikasi zenun edo gogoratzen zea ze iten zenuten?
-Ba eze asko ez. Problemak eta, sumar ta restar ta, gaiñekuan...
-Eta, otoitzak eta?
-Ez, ez. Etxian iten geñun otoitzak, amakin.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia