Familia; aita Ameriketan ibilia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-105-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Neskamea eta morroia zituzten. Lau anai-arreba ziren. Ama Mateo baserrikoa zen, eta aita bertakoa. Altza herria zen, eta Gartziategiraino iristen zen. Amona etxean bizi zen. Aita Ameriketan egon zen hamabi urtean. Izeba ere bai.
- Auzoa: Altza
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 19a
- Iraupena: 0:02:27
- Erref: DON-105/004
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Aldaketak eta arazoak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Gu izaten giñan ordun, guk beti neskamia eta morroia izateko zea deu, kanpoko jendiak, eta, gaiñea, etxian lau-anai-arreba.
- Eta gurasuak nunguak ziran?
- Gurasua, aita, hemengua.
- Eta ama?
- Ama Mateo basarrikua.
- Orduan, ingurukua?
- Bai, bai, poligonuan dao etxe hoi, Mateo hoi, [mataderako] hortan.
- Eta orduan hau, Altza, herriya zan, ez, zu jaio ziñanian?
- Bai, ta hau, gaiñea, gaur baiño haundiyo. Oain zea asko dauka kendua Astigarragak hor, baiño leheno, jolin, hor Gartziategi sagardotegiraiño, Astigarragan toki askon sartzen zan.
- Eta hemen aiton-amonak eta zuekin bizi ziran?
- Bai, nik… aitona ez naiz gogoratzen baiño amona bai.
- Amona bai. Zer zan, aitan ama?
- Aitan ama, bai. Eta orduako beste aitaren arreba batekin basarriyan ezkonduta jarriya zeon, ta aita in zan Ameriketaa jun. Eta Ameriketatik etorri zan hamabi urte pasa ta geo eta geo ama izan gendunakin, hasi zian, eta gure aita hoi geratu zan basarrin eta lehen zeona kanpoa jun zan.
- A bai? Orduan, aldaketa…?
- Bai, aldaketa izan zuen, bai.
- Eta bestia nora jun zan?
- Bestia jun zan Pasaiko goiko alde hortaa, Iparragirre edo.
- Eta zure aita Ameriketara nolatan jun zan, ba?
- Bueno, garai haitan, badakizu, hemen lan gehiyegiik ez zuen izango eo, bizimodu zea izango zan, zeatik beste izeba bat´e —amen ahizpa bat— bazan han Ameriketan ta han ganauakin ta esniakin jarri ta. Jendiak esaten zun gero harritzekua zala harek eginda zaukan klientelakin handikan nola bueltatu zan honea, baiño gauzak hola tokatutzen dia nunbait.
- Eta ez zitzaion damutu ez bueltatzea ala…?
- Ez, ez.
- Berak nahi zulako etorri zan?
- Bai, bai, bai. Etorri zan ta ezkondu zan nunbait. Joateako igual zaukan aixkidia zeatua edo, ez dakit. Ez dakit hori, baiña.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!