Donostia (Gipuzkoa)

Etxeko jira

Etxeko jira Ilunduta ere lana izaten zen: arropak konpondu, galtzerdiak josi... Lo nola egiten zuten. Hiru ahizpa bi ohetan. Sei logela zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-103-043 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ilunduta ere lana izaten zen: arropak konpondu, galtzerdiak josi... Lo nola egiten zuten. Hiru ahizpa bi ohetan. Sei logela zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ez, illunduta´e lana izaten zan.
-A, bai? Ze lan?
-Erropa plegatu o, erropa konpondu o… O botoin batzuk jaso ta… Geo oain bezela kaltzetiñak ez zian /etzian/ gaiñea; puskatutzen errexaguak o ez takit zer zian /zertzian/ ordun. Ordun haik zurtzitzen, kaltzetin zurtzitzen aitzen giñan, jesuuuus. Hoi goatzen naiz oaindikan.
-Klaro, asko ziñeten.
-Bai ba, asko ta geo... Puskatu, berriz, e, aixa iten da /itea/! Zan, ordun. Bai.
-Eta hori izaten… hori illunetan ere… ze, argiyakin? Kandelekin ala…?
-Eeez.
-Bazeon argiya, ona?
-Argiya bagendun, bai. Bagendun, bai. Bai.
-Orduan berandu arte lanian.
-Bai.
-Eta lo-ta nola iten zenuten? E... logela bakoitzian zenbat lagun?
-Hiru ahizpa eoten giñan bi ohiyetan, kuarto batian. Geo matrimoniyua, aita ta ama, bestian, osaba beste kuarto batian ta geo anai zarrena etxian izaten gendun, hura bestian… holaxe.
-Alaba: Patxi.
-Patxi´re bai. Bestia... zenbat kuarto giñuzen han? Sei o ez takit zer giñuzen... Bat, bi, alkoba, lau, bost... sei kuarto...
-Orduan haundiya zan.
-Bai.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia