Donostia (Gipuzkoa)

Fusilamenduak eta sirenak

Fusilamenduak eta sirenak Jende asko joan zen Frantziara. Fusilamenduak. Sirena jotzen zuten, eta sotoetan ezkutatu behar.
Jende asko joan zen Frantziara. Fusilamenduak. Sirena jotzen zuten, eta sotoetan ezkutatu behar.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta jende asko jun zan ihesi-eta, gerra hasi zanian?
-Bai. Frantzia asko jun zian. Gue aldetik ni ez naiz goatzen iñor jun zenik baiño… Barkukak uste det /ustet/ jun ziela /juntziela/ Pasaiatik-eta, kargatuta. Itzuli.
-Eta gerra... ze giro zeon ta /da/... gerra garai hortan? Zuk... Cervera barkuan kaiñonazuak-eta bai, baiña bestela, ez dakit e... atxiloketarik egon zan?
-Ez, e.
-Fusilamendurik?
-A, fusilamentuak bai. Asko esaten dute fusilamentuk. Guk ez gendun /ezkendun/... nik ez naiz goatzen iñor hola... baiño bai, hor, zean...
-Entzuten ziran, orduan.
-Bai. Hor...
-Kartzela ere bazeon Ondarretan.
-Bai. Ondarretan kartzela, eta hor... etxoin, nola da? Añorga. Añorgan nola da? Txillida! Txillidan tokiya oain!
-Bai.
-Hor nunbaite egon bihar zun /bihartzun/, horrea eamaten omen zituzten ta /da/ hor afusilatu, jendia.
-Orduan, bildurra, bildurra eongo zan...
-Bai, betire. Baiño afusilatu nik ez dakit zergatikan, zea bat alde batekua ta bestia bestekua o... Zerk. Hor biñik pin esaten zuten zeola “como un cementerio que había ahí”.
-Eta zuek jarraitu zenuten lanian, normal.
-Guk bai. “Lo único”...
-Tratuakin juten saltzera-ta?
-Bai.
-Ez zan eon aldaketarik hor gerra garaiyan ala bai, egon ziñaten etxian sartuta eta...?
-Ahal, ahal gendun bezela! Goizian korrika jun ta lanak ein ta /da/ etxea etorri korrika! Geo, beste batzutan goatzen naiz Donostiyan e sirena jotzen zuten. Jendia gordetzeko. Ta bodegata-ta jendia, korrika, jundakoa goatzen naiz.
-Han, kalian…
-Kalian tokatuta, bai. Bai. Tristia zen gerra denbora.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia