Donostia (Gipuzkoa)

Liberala, bere garairako

Liberala, bere garairako Behatzarekin seinalatzen zuten auzoan, hondartzara joaten zelako, bizikletan ibiltzen zelako, gona motza janzten zuelako... baina beti aitari begira egoten zen. Antiguako lagunak zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-100-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Behatzarekin seinalatzen zuten auzoan, hondartzara joaten zelako, bizikletan ibiltzen zelako, gona motza janzten zuelako... baina beti aitari begira egoten zen. Antiguako lagunak zituen.

Transkripzioa

-Eta ni nitzan hola, e. Bihatzakin apuntatzeko. Playa juten nitzalako, bizikletan ibiltzen nitzalako, ez dakit ze iten nulako… Nik, nik pentsatzen nun: zeni iten zionik gaitz honekin? Ni holakua naiz ta.
-Iñorri ez, baiña… beraiyek ezin zuten in ta /da/… berdiña.
-Bai.
-Inbidiya ere bai.
-Bai, in lezaken nik iten nuna.
-Bai, baiña geizki ikusiya nola zeon, ba ez zuten ingo.
-Nik iten nuna.
-Eta zu playara ze juten ziñan, zu bakarrik bizikletan?
-A, hemendik bai! Eske ni hemendikan hola, e, bihetzekin. Behin batian hor neon, ta /da/ zea… monja juteko eondu zala ta gero esposatu zan ta /da/ ya... Eta paradan, ta /da/ ni gonak oan eamaten dia honeaiño?
-Bai.
-Ba ni harekin. Ordun´e bai.
-Gona motzakin zu?
-Gona motzakin, ta txaketa bat, eta atea zan hoi parada ta ni´re parada. “Quitate de mi lau, e! Quitate de al lau mio, e! Porque cómo se nota que no tienes madre! Con esa falda y que… una sinverguenza!”, esan zian /esantzian/.
-Orduan iñor ez zan ikusiko, hola gona motzakin ta /da/.
-Bai, besten bat´re ibiliko zan, baiño… Nei esaten baziaten: “Oye, mira, hay que llevar esto pegau con cola”, eta jantzi ingo nuke hola, eta martxa iten nun.
-Zu, orduan, libria izan zea beti.
-Bai, beti. Beti. Beti. Beti, baiño beti aittai beira ni, e! Ni aittan kontua beti. Ume-umia nitzala. Bai, baiño liberal bai.
-Eta gero han hondartzan-ta beste lagun batzukin-edo juntatuko ziñan.
-Bai, bai, beti nik launak hanguak izandu itut, e. Antiguako launak izan...
-Antiguakoak.
-Bai, beti-beti. Bai.
-Eta haiyek liberalaguak-edo hemenguak baiño? Izango ziran...
-Bai, bai. Hemen bizi zian... Rezola zerk esaten zun. Eta nola zian obreruak, ba... ez dakit… nik ez dakit ze pasatzen zan. Ez dakit ze pasatzen zan, baiño nik beti izandu itut launak hanguak. Eta liberalaguak e... guk ez giñun ezer gaizki iten. Ni goatzen naiz berbeneta-ta jun eta ni bizikletakin juten nitzan, eta hain etxian bizikleta utzi, dantzan-ta /da/ ibilli eta geo ni bizikletan etortzen nitzan etxea. Ze gaixki iten nun?
-Ezer ez. Eta berandu arte ibiltzen ziñan, ala...
-Bai, bai. Bueno, berandu arte... hamabi t´erdik... e, baiño ordun berandu zan, oso berandu zan.
-Beatzitako etxian egon beharko zian beste batzuk eta…
-Bai. O bate atea baik. Bai.
-Eta hori asteburutan?
-Bai, o sansebastianetan o bai... bai. Ta Añorgako festetan´e juten giñan Añorga, ta ordun´e beiratzen ziguten bitxo raruak bezela.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia