Donostia (Gipuzkoa)

Gerra hastean, baserrira

Gerra hastean, baserrira Gerra hasi zenean, baserrira joan ziren denak. Negarrez bueltatu zen eskolatik. Aita eraman zuten gau batean, baina gero libre utzi zuten.
Gerra hasi zenean, baserrira joan ziren denak. Negarrez bueltatu zen eskolatik. Aita eraman zuten gau batean, baina gero libre utzi zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ez, hemendikan gu basarria danok. Gure etxekuak. Gu familikuak eta familikuak ez giñanak´e bai. Eta gure aittak esan zun /esantzun/: “Bueno, hil, hiltzen bagea, danok alkarrekin hilko gea, eta hemen gelditu behar deu”. Zeatikan ni nearrez etorri emen nitzan etxea, eskolatik: “Danak hiltzen dituela /hiltzeituela/! Ama, danak hiltzen dituela /hiltzeituela/ ta jun behar deula, jun behar deula hemendik!”. Eta bueno, hala gelditu giñan, ta gaur arte. Gu ez giñan muitu. Aitta eaman zuen gau batian, eta ahal zun /altzun/ bezela esaten ziyon, e aber, bi ume txiki zitula, ta ama hil berriya ta nola eamaten zuen, ta /da/: ba haik obligatu in zuela /intzuela/, ta… bueno, goizaldea ekarri zuen ostea, e. Aitta. Gue aitta ezerta sekula sartu, ezertan, ezertan. Ta ekarri zuen.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia