Donostia (Gipuzkoa)

Gerra hasi zenean, Manttalingo neska hil zuten

Gerra hasi zenean, Manttalingo neska hil zuten Taberna zegoen Maizter-enean, eta hango gizona fusilatu egin zuten. Gerra nola hasi zen kontatzen du. Manttalingo neska nola hil zuten, eliza aurrean. Oriamendira joaten ziren maiatzaren lehenean, gerra hasi aurretik. Alemanek hiru urteko lehengusua harrapatu zuten autoarekin, eta hil.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-100-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Taberna zegoen Maizter-enean, eta hango gizona fusilatu egin zuten. Gerra nola hasi zen kontatzen du. Manttalingo neska nola hil zuten, eliza aurrean. Oriamendira joaten ziren maiatzaren lehenean, gerra hasi aurretik. Alemanek hiru urteko lehengusua harrapatu zuten autoarekin, eta hil.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hor taberna zan oan daon etxi hortan. Taberna zan, ta horko gizona afusilatu in zuen /intzuen/, eta Mendizorrotzen billatu zuen. Hilda, handikan sei o zortzi hillebetea o, horko gizona´re. Nik hoi ezautu nun.
-Bai, zuk, gerra hasi zanian... neska... neskatilla.
-Bai, baiño ni goatzen naiz nola hasi zan gerra. Guk hor saastiya giñun, etxea baiño beraxego saastiya giñun. Eta gu amakin ta /da/, umiak. Ama ta izeba ta, zea, jai arratsalde batian, gauen, eta… ikusi giñun kotxe txiki, baiño beltzak, danak beltzak eta pistolakin ta /da/. “Zer dek hau? Zer dek?”, gure gurasuak, “baiño hau zer da?”. Eta ahal gendun bezela pasa giñan gue etxea. Eta geo jakindu gendun gerra hasi zala, ta Añorgako elizan, hurrungo egunian jakindu gendun... Lidaberri ez da /ezta/... Manttalingo neska hil zuela /hiltzuela/. Geldituazi kotxia, ta atzetik, “o sea que”... ez zuela gelditu, ez zian kontuatuko! Eske gerra hola hasi zan! Haik, jendi harrekin bildurrak... baiño zer ze... Ta elizako aurrian hil zuen /hiltzuen/.
-Ez zalako gelditu?
-Ez zalako gelditu. Atzetik tirua botata...
-A, bai?
-Eta “aizu, zea... Manttalingo neska hil duela! Manttalingo neska”. Hurrungo eunian esaten zuen. Gu umiak, baiño goatzen gea. Geo, goatzen naiz´e bai, e... maietzian aurrenian o hola juten giñan danak gure... nik ez dakit ikurriña o zer izango giñun, baiño Oriamendia. Ezautzen dezu /ezautzezu/ Oriamendi?
-Bai.
-Hor mendia, eta juten giñan “arrozconleche”-kin. “Arroz con leche” jarri, ta famili guzik juten giñan horrea. Festen bat izango zan. “Uno de mayo” edo ez takit ze ze esaten zuen.
-Hori, gerra hasi aurretik?
-Gerra hasi aurretik, bai. Bai. Eta gero goatzen naiz´e nola sartu zian e… honea “los españoles” o esaten ziyuena. Gu biri hontan, eta guri hola iten eakutsi ziuten, eta gero haik sartu zian, hemen tropak bazijuazten, ta /da/ eskua hola jartzen, eta guri bestia altxatzen zitzaiun, eta bueno. Haik`e ikusi giñun pasatzen. Nola sartu zian alemanak goatzen naiz. Ta alemanak kotxian sartu zian, eta nere lehengusuak, hiru urtekin… hil in zuen. Krixton abaillak eamatzen zituen ta /da/ hiru urteko umia, bai.
-Kotxiakin harrapatuta?
-Harrapatuta, bai. Ta birea atea zan umia, birea o… ba ez, espaloiyian zeon.
-Eta hori hemen, hemen gertatu zan?
-Hamentxe bertan.
-Hamentxe bertan?
-Bai, bai, Txokoederren aurrian.
-Joe...
-Danak Txokoeder aurrian hala genden beira, eta ze gertatu zan, ta /da/ umia hilla!

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia