Donostia (Gipuzkoa)

Estraperlo garaia

Estraperlo garaia Estraperlo garaia. Konfiantzak diruak baino gehiago balio zuen. Ogi zuririk ez. Errotara artoarekin, Martutenera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Estraperlo garaia. Konfiantzak diruak baino gehiago balio zuen. Ogi zuririk ez. Errotara artoarekin, Martutenera.

Transkripzioa

-Eta hor egon zan estraperlo garai bat, oliyua eta falta zana...
-Bai, estraperlua. Ordun esaten zan diruak baiño gehiyo balio zula konfiantzak, zeatik dendetan, klaro, razionamentuak izaten zian, baiño razionamentua baiño gehiyo zeatzen zutena, hua kontrabanduan saltzen zuten. Eta amistadia baldin bazenun, konfiantza baldin bazenun eman iten zizuten, baiña dirua izanatik ez bazenun konfiantzaik ez zizuten ematen. Eta orduan esaten zan konfiantza hobia zala dirua baiño.
-Eta zuek ogi txuriya-ta lortzen zenuten?
-Bueno, ogi zuriya, jesus, noiz hasi giñan gu ogi txuriya jaten? Buenooo, oso oso nekez. Nik izango nittun hogei urtetik gora, ogiya, hola ogi normala jaten genun asetzeko. Hogei urtetik gora.
-Aurretik, beltza?
-Holako redondo batzuk ematen zittuzten! Baiño algarroba haziyak-ta izaten zittun tartian. Hori-horiya. Ta gue osaba soltero hoitako batek biñipin gaitz iten ziyola harek, ta lanea´re taluakin juten zan hua. Gaitz iten ziyola ta.
-Ta hemen artua ta…
-Iriña.
-Iriña iteko, errotarik bazeon?
-Bai, errota, gue terrenoatatik Martutene aldea, muga iten zun errotako terrenuak; gure basarriko zeakin muga iten du /iteu/. Eta hua zan errota. Han presa ere bazan, uren presa, eta…
-Eta ez zuten itxi?
-Itxi?
-Gose garaian prezintatu edo…
-Zean, gose garayian zean bertan ez dakit, baiño geora behintzat ba ematen ziguten zea, artua eaman ta iriña ematen ziguten. Ta bizkarrez juten giñan, bai. Ni hola neska gaztia askotan jun izandu nintzan.
-Astorik-eta bazenuten?
-Ez, nik etxian ez nun behiñ’e astoik ezautu. Bihorra bai, e, bihorra bai, karruakin ibiltzeko.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia