Donostia (Gipuzkoa)

Elizaren indarra

Elizaren indarra <p>Elizaren indarra. Garizuman, kalbarioak. Lazaro Eguna. Soinurik ez zen egoten, eta Pazkoa Egunaren zain. Baraua. Pazkoazkoa: komulgatzeko txartela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-098-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elizaren indarra. Garizuman, kalbarioak. Lazaro Eguna. Soinurik ez zen egoten, eta Pazkoa Egunaren zain. Baraua. Pazkoazkoa: komulgatzeko txartela.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan e, elizak indar haundiya zeukan, ezta?
-Dana, beak aintzen zuten. Beak aintzen zutena esaten dizut ba. Erderaz, dana erderaz hemen in bir zan dana erderaz.
-Eta garizuman eta ze…
-Garizuman jaiyero etorri bihar bezpereta, kalbaiyuak izaten zian ta. Kalbaiyuta, Garizuman, eta Lazaro Eguna lehen igandia zan, Lazaro Eguna esaten genduna lengo igandian zan. Eta ya soiñuik ez zan izaten. Ez zan iñon soiñuik izaten ta… jo, gue zea, Pazkua euna noiz alleatuko ete zan! Zeatik Lazaro Eguna eta Erramu Eunian nola ez zan soiñuik izaten, ba hurrengo egunai itxoin bihar, Pazkoa Egunai. Eta Pazkoa Eguneako preparatzen giñan, alpargatak jantzita.
-Eta nun ikasi zenun dantzan, zure kaxa?
-Bai, geren, eren zean. Klaro, ondo o gaizki, ez giñan liatzen ta.
-Eta esan dezu musikarik ez zala egoten, eta beste… bijilia ta ere in beharko zan…
-Bijiliya, bai, iten zan. Eta Pazkoazkoa´re bai, in ber izaten zan. Pazkoazkoa izaten zan Garizuma denboan txartela eaman biher zenun komuniyua… komulgatu ziñala zetzeko txartela eaman bihar izaten zan.
-Norberan izenakin ta?
-Izena ta jarrita, bai ba.
-Jakiteko nor jun dan ta nor ez...
-Hoi da. Hoi da, bai.
-Eta hori txartela, ze, aurretik etxera eramaten zuten, ala?
-Aurretik txartela etxea eaman, ta geo txartelai izena jarri, eta geo txartela doblatu ta komulgatzea jutian han bota.
-Norbaitek botako zitun igual bi!
-Besten batena e bai, e? Hori ez dakit!

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia