Donostia (Gipuzkoa)

Añorgako dantza taldea

Añorgako dantza taldea <p>A&ntilde;orgatarrek Rezolan lan egiten zuten, ia-ia denek, eta hortik mugimendu handia sortu zen, euskal dantza taldea, adibidez. Pujana irakasleak prestatu zuen taldea, 1926an.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-096-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Añorgatarrek Rezolan lan egiten zuten, ia-ia denek, eta hortik mugimendu handia sortu zen, euskal dantza taldea, adibidez. Pujana irakasleak prestatu zuen taldea, 1926an.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ebaristo: Pues bueno… este... hemen, esan behar da –iruitzen zait, e–, zea, esan deu, ba, gazteak nola jolasean ta hola. Baiña gero baita esan behar da ya gazte-gaztetatikan, hemen, bueno, Rezola zan, larogei-larogeita hamar, ehuneko larogei-larogeita hamar Rezola zan Añorgan dana. Eta horren babesean beste gauza asko´re bai, e? Oseake ez bakarrik... Ordun, gehienbatian, gaiñea, hemengo hemen beste añorgatarrek gehienbatian danak lana itten zuten Rezolan. Ordun pilla bat zan! Eta, ba, gero hortikan sortu zun Rezolak jolasetxea sortu zun eta hortikan gero, ba, dantza-taldeak, musika-taldeak... Bueno, hemen dantza talden txikitatikan hasi giñan. Zuek ibili zeate dantzan?
- Maria Pilar: Ni hasi in nitzan, baiña haundigik in giñala ta fuera.
- Ebaristo: Nik dantzan´e asko in det.
- M.P.: Perikokin hor, terrazan.
- Ta ze dantza iten zian?
- Joxe Manuel: Euskal dantzak.
-Euskal dantzak. Ezpata-dantza eta…
- J.M.: Ohitura batez ere zan, zea, Gipuzkoako, Gipuzkoako zikloa... brokel dantza zikloa. Gehiena. Eta geo Bizkaiko dantza batzuk ere bai iten zian, baiño, bueno, hortikan aurrea ezer´e gehio ez. Baiña hemengoak bai. Zeatikan etorri zan bere momentun Rezolak ekarri zun Pujana eta badago...
- E.: Maisu haundi bat, e!
- J. M.: Bai. Detalle bat dago esanez nola bostehun pezta pagatu ziyon bere momentun, ba, talde hoi ateatzeko. Ez du jartzen bostehun pezta hoiek zertako zian; o dena prestatzeko o holako zeozer izango zan, zeatik diru asko zan ordun bostehun pezta. Ta eman zion eta talde oso politta preparatu zun.
- Eta hori ze urte ingurutan izango zan?
- J. M.: “Mil novecientos veintiseis”.
- Hogeita seian?
- E. Bai.
- Orduan, dantza taldea orduan sortu zan eta...?
- J. M.: Ordun sortu zan.
- E: Eta geroztikan ya ez da eten, e!
- Kontxita: Ez da eten, e.
- E.: Ordutikan.
- J. M.: Bai, gero izan dittu e… bueno, hobeto gaizkio, gora, behera… igual urtebete eondu dala nahiko gaizki, baiña, bueno, hor jarraitzen du eta oain momentu hontan ere talde oso politta dao.
- E.: Taldia politta baiño gehiago.

Egilea(k): Inge Peinador Lekuona (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia