Hilerokoa, ezkutatu beharrekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-095-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Amak esaten zion mutilekin kontuz ibiltzeko. Aita bila ateratzen zen. Hilerokoa. Ama nolakoa zen.
- Auzoa: Altza
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko martxoaren 22a
- Iraupena: 0:03:10
- Erref: DON-095/045
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Sexua
Transkripzioa
-Eta etxian, e, hitz eiten zizuten... “kontuz mutillekin” ta /da/ holakorik bai ala... ?
-Amak pai. Amak beti esate(n) zian, e. Amak esate(n) zian: “Bai, gu... razan ez den /ezten/ inor gelditu ezkontzarako, e!”. Hoi bai, bildurra sartzen zian, amak pai, amak errespetua hola zun, buaa.
-Eta...
-Aitta, aitta birea ateatze(n) zizaiten askotan. “Mutillakin baldin bator´e”, ba… “Nun da?” o “ba al dator?” o, etxea etortzen zienean, aitta eoten zan mutillekin hizketan igual, e. Hurruna igual gelditu, ez zan /etzan/ eongo, eun hartan etorri zala o bi bider etorri zala ta… “Bai, hor dao, onduan do”. Etxe onduan do, baserri onduan do… mutillakin eo. Hor da. Ta ama konforme. Baiño gaiñekuan bai, beiratu… uf.
-Eta haurdun geratzeko…
-Garai haitan…
-Ze in behar zan edo, zuek, zuek esplikaziyoik ta holako konturik ez…
-Ez, ez, ez, behin´e ez. Ez, ez, ez. Beste ze hoikin, euki nunian, aurretik esan zien /esantzien/... odola ta jo, hoik´e denak gordian, e! Dena!
-Ez zan hitz eiten…
-Mutillak eta… askotan anaiyak “bai”, nik bastante gaixki pasatzen nun, eta esate(n) zian: “Bai, atsaldeako prepatuko haiz, bai”, esate(n) zian anaiyak askotan. Goizian ez, “baiño atsaldeako jarriko haiz”, ta… eunan erdiya igual erdipurdi pasatze(n) bainun hillekuakin. Eta ordun holako indirektak-eta aittu bai, baiño geo mutillak zuen kostunbria atzetik parian pasatzian hola ipurdian jo eta zu, haikin bazaude, uuu! Ta gaiñea, ezta notatu´re ez, ezta… ezkondu arte ezta notatu´re hoikin zauden ez zauden, e. Juu. Amanak´e erdik nik ez nittun iartzen, harrek earki gordetzen zitun. Han izate(n) zian ze batzuk, holako toalla batzuk, eta maindire tartian harrek disimulon, eta iñork ez, iñok ikusten. Ta oso garbi, e, txukun, e, ez pentsa… nik ikusi izan ditut kanpuan zabalduta oso gaizki baiño, oso… erriyun gaiñea, gue ama oso garbiya zan ta /da/… Dena, etxia´re bai, pintatzen ta /da/… dena, bea, ama aitzen zan. Dena, dena. Ordun e… elbiya ukuillutik bela etortze zan… Sukaldia jartze(n) zenunian geo bazan armaiyo bat be platerakin, oso platerakin politta baiño paperakin, txulatukin, ta /da/ oso dotore jartzen zun gue amak. Eta astero-astero garbitu bihar izate(n) zun.
-Eta hillerokua jetsiko zala ta hori, aurretik...
-Amak esan zian. Amak esan zian, bai.
-Orduan amak esplika...
-Amak esplikatu zian izan baiño lentxio, ya ez takit, hamabi urte o ze izango nittun. Bai, hasi zaiten esaten. Baiño bildur haundiya zan garai haitan, eozeiñekin eozeiñ... baiño aitta, aitta ez. Aittak eta hola konbersaziyua, berdekein ta /da/... batzuk txiste batzuk botatze(n) bazituen ta /da/ han kuadrillan ta... aizu, saardua eaten ta /da/... batek txistia bota ta... guk ez genun inportantzik... Nik ez, aittu baiño... beti alde ite(n) genun, gauza hoitan nik alde ite(n) nun, nei ez zaiten /etzaiten/... Gustatu ite(n) zait nei, e, gustatu bai, dantzan, broma... oain´e bai, batzuk baldin badia bromako, ta nik ondo hartze(n) (d)et dena, dena ondo.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!