Donostia (Gipuzkoa)

'Bordazar'ren "Alarguna!" bertso sorta

'Bordazar'ren "Alarguna!" bertso sorta Juan Kruz Zapirain 'Bordazar' bertsolariaren "Alarguna!" bertso sorta kantatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-090-089 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Juan Kruz Zapirain 'Bordazar' bertsolariaren "Alarguna!" bertso sorta kantatzen du.

Transkripzioa

“Kantak jarriko ditut hartzen badet betik
neri gertatu zaidan motibuagatik,
ez det esango egin ez zirala faltik,
biyotza konsolatu ezin penetatik
iya atera nitzan nere onetatik.

Nere sentimentuak bihar ditut esan,
suerte txarreko mundu hontan izan,
gripek harrapatuta emaztia hil zan;
errezatutzen diyot ahal dana elizan,
bederatzi semekin alargundu nitzan.

Semerikan zaharrenak ditu hamalau urte,
ta gaztienak berriz hiru hillabete,
hoiek gobernatutzen lana badaukate,
nik emaztia hilla ez det gutxi kalte,
prueba egin dutenak sinistuko dute.

Goguak ematen dit adieraztia
nola gelditu zaidan famili gaztia,
nik esan dituanak gezurrak ez dia,
gripe harrapatuta hil zan emaztia,
oraingo bersu hoiek pranko penaz dira.

Jendiari emango diyot aditzia,
orain probatuko det zer dan bizitzia,
kasikan hobe luke kristaubak hiltzia,
ez ume txikiyakin hola gelditzia,
ai gauza tristia da alargundutzia.

Zenbait gizon gazte ta andre familiko
hau buruan dutela ez dira ibilliko,
hola bakartutzia iñork ez du nahiko,
gu biyok bizitzia ez zan konbeniko,
bestela Jaungoikuak ez ziñuen hilko.

Jaungoikuak badauka guziyen kontua
bederatzi semekin nitzan sonatua,
deskalabru honekin nago penatua,
familiya badaukat pranko banatua,
emaztiaren faltan desordenatua.

Manifestatzen ditut daukazkidan penak
baiña ez ditut esaten pasadizu danak,
ezkerrak dauzkidala ayudante onak,
holako ume txikiyak badituzte lanak,
amarik gabetandik hazi biutenak.”

Aber, bi falta dia.

“Ez izan gezurra dan errezelorikan,
begitik ezin kendu negar malkorikan,
ez daukat fiestik eta dibersiyorikan,
kasik gabian ez det egiten lorikan,
iñundikan ez daukat konsuelorikan.

Esango det jendiak nahi baditu aditu,
beratzi seme nola zaizkidan gelditu.
lehengo bizi moduan nahi nuke segitu,
esperantzarik ez det oraindikan galdu
Jaungoikuak haren falta ordainduko ahal du.”

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia