Donostia (Gipuzkoa)

Eguzkiari eta ilargiari begira

Eguzkiari eta ilargiari begira <p>Tenporak. Ilargiaren eta eguzkiaren garrantzia. Ordularirik ez. Ilea moztea. Baratzea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-089-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tenporak. Ilargiaren eta eguzkiaren garrantzia. Ordularirik ez. Ilea moztea. Baratzea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ohiturak bazauden ordun. Oain dena aortu da. Goizian igual... gabian tenpora denbuan, osaba [juaten zan] igual tenporak argiya, illargi berriya, gabeko hamarretan-hamaike-hamabitan atea ta leihyoa atea ta "aber ze egualdiya daon?". Dana tenporakin giatzen zian ordun e... Ordun ez zekiten /etzekiten/ ze egualdiya ta ze... Igual zugaitzak moztutzeko re e... illargiya iyotzen ai dan o jaixten ai dananian desberdiñak dia. Batzan e eoten zianian lanian han ez zanon /etzaon/ errelojuikan e ordulaikan! Erreparatzen orduai... "ba, bazkaltzeko garaya dek! Martxa". Zea... iuzkiyakin giatzen zian basarri zea... mendiyan!
- Eta illargiyak ere bazeukan hori baratzeko lanetarako...
- Bai, bai, bai. Haziya botatzeko ta bai. Illargiya o iyotzen dabillen. Gehiyena "cuarto menguante" bihan, jeixten... illargiya bete eta jeixten hasten danian ordun haziya botatzeko ta diferentziya da.
- Eta illia mozteko eta ere bai?
- Urdun eztakit. Uain esaten dute que indar gehiyo "cuarto menguate" indarra... illia moztutzeko indarra gehiyo... Nik, hara! Zain no moztutzeko! Datorren astian ya... Jayian zan "luna llena" beti moztutzen det jeisten ai danian. "Los cuatro pelos que hay pa' que aguanten".
- Eta hori, hori betidanik ezautu dezu?
- Lehen ez zuten /etzuten/ oain... leheno, leheno, leheno zuhaitzena... illiana ez, baño...
- Zuhaitzena bai?
- Haziya botatzeko ta igual o letxuga haziya bota ber da o bestela o tipula... illargiyakin dena e! Orduan fedia zekaten osabak e! Gabeko hamabitan "aber ze haize don, ze nola ateatzen don, nondik jotzen don haizia, euriya daon, oin euzkiya... Zeatikan tenporak eta horri giatzen zian asko gañeaz e!

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia