Donostia (Gipuzkoa)

Lehen ere egiten zen gaupasa

Lehen ere egiten zen gaupasa <p>Aita arrantzalea eta arraunlaria zen, baina lehorrean parranda ederrak ere egiten zituen; larunbatetan gaupasa, noizean behin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-088-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita arrantzalea eta arraunlaria zen, baina lehorrean parranda ederrak ere egiten zituen; larunbatetan gaupasa, noizean behin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuen aita arrantzalia, eta arraunlaria?
- Dana hori, harek zekan dena, lehorrian'e bai e? Lehorrean'e fin ebiltzen zan hura!
- A bai? Ze iten zun lehorrian?
- Joe, ze ingo zun! Parranda ta...
- A bai e?
- Bai, iten zun, bai.
- Ta ze, sagardotegitara, ta tabernetara ta?
- Ez, sagardotegira ta... Ez zan basoerditan ibiltzen gu bezela oain. Hoiek parranda iten zuten. Larunbatian ateratzen bazan, gau guztiyan parranda.
- A bai e? Hori iten zan lehen e?
- Bai. Hamen? Denak! Ta hamen bezela, portu guztitan.
- A bai? Ta nun egoten ziran ba, tabernetan?
- Tabernetan, ebili juergan.
- Eta? Zabalik egoten zian?
- Hamabitan… Ordu batetan itxitzen zuten.
- Eta orduan gau dena nola iten zuten ba ordun?
- Bueno, etxetan ta, kantatzen ta, badakit honek zean gaztiak, igual-igual. Baiño ez zian hola kontinuo-kontinuo e? Hara joan behar zuten.
- Klaro.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia