Donostia (Gipuzkoa)

Baloia lapurtzen ume aberatsei

Baloia lapurtzen ume aberatsei <p>Umetako jolasak. Pilota eta futbola. Aberats jendeari kentzen zizkieten baloiak; neskameak atzetik segika.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-082-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetako jolasak. Pilota eta futbola. Aberats jendeari kentzen zizkieten baloiak; neskameak atzetik segika.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Argazkiak

Transkripzioa

- Beste jolasik o hola, harrapaketan eta...?
- Jolastu leheno?
- Bai.
- Guk pelotan beti, o futbolian.
- Eta pelota erosi iten zenuten, ala zuek indakua zan?
- Orduan ahal zun bezela. Ni hor pelota izaten zian erosten zanak, baiñon ze pelota? Hasten giñan jolasten ta bukatu baiño lehenuo hautsiyak zeozten pelotan. Ta beti topatzen genun hemen ta juten giñan hor aberats jendia orduan zea juten zan, horrea, bere neskamiekin, ta juten zian baloiyekin ta pelotakin ta guk pelotik ez, ta "bueno listo e? ta benga, segi", batek hartu, bestiai pasa ta bestiai ta [...]. Han etortzen zian neskame guztiyak gure billa.
- Baiña harrapatu ez?
- Ez, batian, zea nun, boda bat o genun, herri txiki batian ez dakit nun zan, ta ezautu ziyan neskamia, orduan serbitzen zeon han, ta gure andriai esaten ziyon, "zerri honek makiña bat pelota ostu digu guri". Neskamia zan, ta serbitzen zegon egun hartan, ezautzen zen, Intxaustikua, taberna Intxausti, hango neskamia zan. Baiño ezautzen zian neri earki harek. Batian andriakin jun nintzan bazkaita nunbaitea, ta bea serbitzen zeon, ta gure andriai esan ziyon: "hau holaku ta hola", ta ni algaraka.
- Orduan gaiztakeri batzuk iten zian.
- Ze gaiztokeri zan? Ez genun ta nunbaitetik atera behar. Haiyek aberatsak zian.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia