"Urgull" kanpoko jendea hasi zen deitzen gazteluari, ordura arte "Gaztelua" zen
Hizlaria(k):
Egaña Goya, Miren
Donostiarrek Urgull mendiari sekula ez diote "Urgull" deitu, "Gaztelua" baizik. 70. hamarkadan Donostiatik kanpokoa zen jende asko etorri zen eta orduan hasi zitzaion "Urgull" deitzen. Extremaduratik etorritako jende asko zegoen eta Mirenek ez zuen beraien hizkera ulertzen. Gipuzkoako herrietatik ere familia asko heldu ziren, Donostiako hizkera indartu eta nahastu zutenak. Erdaraz hitz egiterakoan ere "El castillo" esaten zen, ez "Urgull".
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 17a
- Iraupena: 0:01:51
- Erref: DON-079/059
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia , Euskara » Euskararekiko sentimendua
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!