Elbira Zipitriaren andereñoentzako udako eskolak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-079-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Felitxu Eraso andereñoak euskarazko eskolak emateko lokal bat izatea lortu zuen. Mirenek 1960. urtean entzun zuen lehen aldiz euskal gramatika eta euskal aditza lokal hartan Elbira Zipitriaren ahotik. Lokal hartan, Elbirak abuztuko arratsaldetan eskolak ematen zituen andereño zirenentzat edo izango zirenentzat, eta Miren bere amarekin batera joan zen 14 urte baino ez zituela. Gazteluan jolasean aritu ostean, arratsaldeko seietan lokal hartan kuadrilla handia batzen zen. Maria Dolores Agirre, Karmele Esnal, Karmele Mitxelena, Mari Karmen Lasarte eta Izaskun Bustos ere han ziren, besteak beste. Hiru gizonezko baino ez zeuden, kutxako langileak zirenak. Abuztu osoan zehar aritu ziren bertan. Alfabetatuak izan arren, bertaratutakoek ez zekiten gramatikarik.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 17a
- Iraupena: 0:02:50
- Erref: DON-079/020
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!