Euskaraz egitea galarazi arren, ikastola ireki zuen
Hizlaria(k):
Egaña Goya, Miren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-079-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerrako umeekin Ingalaterrara joatearren, handik bueltan hamar urteko kartzela-zigorra ezarri zioten amari, baina ez zuen bete. Gerra aurretik ikastolako andereñoa izan arren, ezin izan zuen euskaraz jarraitu lanean erregimenak hori galarazi baitzuen. 'La Voz de España' egunkariak azalean ekarri zuen: "Se prohibe hablar en vasquence". Orduan Astigarragako Ergobia auzoan eskola bat zabaldu zuen eta gerora beste bat Martutenen. Eskola horiek berez erdaraz ziren, baina baserritarren sema-alabak zirenez, ez daki zenbaterainoko zein erdara hutsezkoa. Eskola hura itxi eta urte batzuetara beraien etxean jarri zuen euskarako eskola, 1951. urtean. Zalantzak izan zituen, baina Elixabete Maiztegik asko animatu zuen erabaki hori hartzerakoan. 1970. urtera arte aritu zen bertan, gaixotu zen arte.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 17a
- Iraupena: 0:02:03
- Erref: DON-079/016
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!