Donostiako toponimia asko aldatu da
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-079-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 17a
- Iraupena: 0:03:38
- Erref: DON-079/002
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia
Transkripzioa
- Ba ni Donostin jaioa naiz, Ensantxean. Hori da jende askok ahaztu duen izena. Ensantxe orientala, hori da Donostiko lehenbiziko ensantxea, lehen Koxka deitzen zana, Euskal Herria kalean.
- Eta lehen nolakua zan inguru hori? Oraingo antzekua, ala?
- Bai, hori ez da asko aldatu. Bueno, aldatu zayo izena, hasteko. Esate baterako, guk Paseo de Salamanca ez genun inoiz deitzen, hori Zurriola zan. Eta… ez da asko aldatu. Bueno, aldatu da, bai, ba baserritarrak-eta saltzen duten leku hori, ba, mila bider aldatu dute. Eta Bretxa ere aldatu dute, Arrandegia beste zerbaitean bihurtu dute, baiño berez eraikiñak... Bueno, aparte Kursaala egin dute eta hori dana, ba ez dia asko aldatu. Hori ez da asko aldatu. Eta gu hor bizi izan giñan, gutxienez ni, hiru urte izan arte. Hiru urtekin ya gurasoak alokatu zuten pixu bat Grosen, Karkizano kalean, eta honea etorri giñan Grosera bizitzea.
- Eta Euskal Herria kalea esan duzu, lehen izena nola zeukan?
- Hola, hola, hola berdin-berdin baino “c”-kin idatzita ta “h”-ik gabe. Nik hola ezagutu det: Euscal Erria. “C”-z idatzita ta gerra aurrean ere hola deitzen zan, ze nere ama etxe hortan bertan jaioa da, eta berdin-berdin deitzen zan. Ez zioten /etzioten/ aldatu izena; arraroa da, baiño ez zioten aldatu. Hori bai, bi general ditu batea ta bestea, e: General Jauregi eta General Artetxe, biak ditu hor, zaintzen bezela. E? Baiño ez. Aldatu dana da, zea, Zurriola. Guk deitzen genion, ta nik gero galdetu nion baita´re nere senarraren izebari, Donostiarrak zian, Leizaolatarrak, ia beraiek nola deitzen zioten zati horri. Osea, zan zubitik, ba, len Danborra deitzen genun lekuraiño. Danborra zan ba gaur gutxi gora behera Fotografika dagon leku, ixkin hortara arte. Hor zegon kanpoaldea eraikin bat, urtero-urtero itsasoak botatzen zuna, eta urtero-urtero berritzen zutena. E? Eta zan, ba, eskailera txiki batzuk iyo, ta hortik ikusten zan itsasoa. Badirudi ez genula nahiko gertu. Ba zati hori, Kursaaleko zubitik horreaiño, horri deitzen genion Zurriola. Eta senarran izeba, oso edadetua, ya nik uste det izango zituela larogei urtetik gora, e… galdetu nion eta beraiek ere hola deitzen zioten. Beraiek Okendo kalekoak zian. O sea ke ez da gauza... Gero nik ikertu det pixka bat hori e, eta ikusi det dala, hasteko, Donostiko lekuizenik zaharrenetariko bat, baiño ibiltaria ere bai. Ze lehenbizi zan gaztelutik behera zijoan kale bat. Ola bat egon behar zun ta ura. Ola, ba, burniola. Eta gero hortik bidaiatu zen e… horrea. Eta gero hortik bidaiatu da Grosera. O sea ke ikusten dezu mugitu den toponimo bat dela. Baiño mantendu da. Baiño mila hirureun ta ez dakit zein urtetan agertzen da, e.
Egilea(k): Jon Iriondo Garcia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!