Donostia (Gipuzkoa)

'La Voz de España' egunkarian lanean II

'La Voz de España' egunkarian lanean II <p>La Voz de Espa&ntilde;a egunkarian lanean. Prozesua: kajerek eta linotipistak moldea egin, eta gero kartoira pasatu. Lanera, gauerdian. Errotatiba zein lekutan egon zen. 280 langile; emakume gutxi, bulegoko lanetan bakarrik. Egunkaria hiru tokitan ezagutu du; azkenengo tokia Grosen dago (ikus mapan). 30 urte egin zituen han; Igeldoko lanarekin batera. Hiru seme-alaba.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-075-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

La Voz de España egunkarian lanean. Prozesua: kajerek eta linotipistak moldea egin, eta gero kartoira pasatu. Lanera, gauerdian. Errotatiba zein lekutan egon zen. 280 langile; emakume gutxi, bulegoko lanetan bakarrik. Egunkaria hiru tokitan ezagutu du; azkenengo tokia Grosen dago (ikus mapan). 30 urte egin zituen han; Igeldoko lanarekin batera. Hiru seme-alaba.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Argazkiak

Transkripzioa

Oain, oain ez dia hola iten, e, baiño habek iten zitun kajistak, buru habek. “Cabeza” esaten dia hoiek. Eta gero gaiñontzian habek danak linotipistak. Bakoitzak linea bat, linea bat... danak. Gero hoik danak enkajatzen zituen zea batian, molde batian, eta gero molde hoi betetzen zutenian, guk hartu ta eamaten gendun hua, ta prensara. Ta prensan sartu kartoi hortaa, ta gero kartoi hortatik...
-Kartoi horrek ze hartzen zun, forma? Letren forma?
-Bai, klaro. Kartoi hortan geatzen zian…
-Geratzen zian letrak?
-Letrak, letrak. Aldrebes. Beti alrebes.
-Alrebes, baiña letren forma geratzen zan markatuta…
-Hoi da, kartoi hortan. Eta gero plomoa. Handik plomoa pasa, […] zala, eta gero ba handik rotatibara.
-Eta zenbat denbora behar zan hori dana iteko?
-Bueno, guk iten giñuzen ba igual… igual ba hiru ordu, hiru ordu ta erdi. Danak, e, pagina guztik iteko.
-Eta aurretik, linotipistak beste…
-A, bai, bai, hoi linotipiakuak. Gu… gu lanean sartzen giñan hamabietan gabian. Linotipistak sartzen zian hamarrak, hamarretan, e, eta haik ya gu juten giñaneako preparatuba zauden, eta gu ordun ya lanian hasten giñan. Eta geo, hoi bezela, guk bukatzen gendunian rotatibak hartu plantxa guzik ta jarri bere lekun, […] ta geo ya periodikoa bota.
-Ta hantxe bertan zeon errotatiba?
-Bai, bai. Dana, bai.
-Eta nun zeon hori, La Voz de España?
-Bueno, ni hasi nitzanean zeon, e… Calle Eason zeon rotatiba. Geo handik kanbiatu giñan calle San Martziala. Ta geo San Martzialetik etorri giñan honea: oaiñ IMEN nola do hemen? IMEN, IMEN o esaten zayo noski… zea, um, geldituta daudenak…
-INEM? Bai, bai.
-INEM, INEM. Hemen bertan bakizu nun daon?
-Uste det baietz, bai.
-Bueno, ba hoi dana zan La Voz de España. Edifizioa hor zeon dana. Gu hor giñan, danak...
-Jende asko egongo zan hor lanian...
-Bai, berrehun ta... berrehun ta larogei uste det ziala, giñala. Bai.
-Eta danak gizonak, ala…? Emakumiak ere egongo ziran…
-Emakumiak ofizinan. Gaiñontzian ez. Oain ya Diario Vascon ta hoitan izaten dia, baiño orduan ez. Ordun matxistak gehiyo giñan.
-Eta zenbat urte in zenitun han lanian?
-Han lanian in nitun, e… han in nitun hogeita hamar.
-30, e?
-Bai. Gaiñea bitan, bitan iten nitun, e? Igeldoko hua ta hemengua. Biyak batea iten nitun, “o sea que” gaba ta eguna okupatua, esan bezela.
-Hori, eta ezkonduta, eta zenbat seme-alaba? Hiru?
-Hiru, hiru bai. “Así que”…
-Orduan entretenituta egoten ziñan…
-Bai, bai, bai. Geo, gaiñea txapuza gauzen… txapuza asko iten nitun, e? Ateatzen [...] guztik.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia