Dena bekatu zenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-072-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 05a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: DON-072/039
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
-Sermoiak ere gogorrak izaten zirala, ez, lenguak?
-Buf. Bai, bai.
-Infernurako… infernuko sua ta…
-Bai, bai, bai. Betirako, “el reloj”, betirako “para siempre jamás, para siempre jamás” esaten zizuten gaiñea. “Es que” askoz… oi, asko liberatu gea gauza hoiekin.
-Munduko akabera eta holako gauzak bai? “El juicio final” eta…
-A, bai, bai, bai. Jesusen figura izaten zan: Jaungoiko bat gaiñian zegona, danak ikusten zuna ta hori. Baiña orain behintzat Jesus: zure laguna, zure ondoan dagoena, zuri launduko dizuna. Beste gauza da. Baiño ordun dana zan zanpa-zanpa.
-Eta dantza itia, helduta dantza itia, ere pekatu?
-Bai, zu, bai, bai, bai, klaro. Bai, bai, ordun kontatzen zuten halako ta halako “pues” dantzan ari ziela zerbait gertatu, ta hil in zan. Pentsa, ze momentua!
-Eta zuek sinistu, dana...
-Ez. Ez.
-Baiña...
-Ez, ez, baiño... Beti barrenen zeozer geratzen da, baiño... ezta izan hortan... Sekulako buelta eman zaiyo, eta oain jun gea beste muturrea. Ta hori´re… ez det /ezete/ uste, nei tristia iruitzen zait ezer gabe ere, ezer sinitu gabe... egia esate(n) (d)izut. Mundu hontako bakarrik...
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!