H-aren kontura, istiluak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-061-043 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aita euskaltzain osoa izan zen. Orduko istiluak h-aren kontura. Bi belaunaldiren arteko talka. Telebistan erabiltzen den euskara gipuzkera osatua dela dio. Anekdota.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko azaroaren 12a
- Iraupena: 0:02:14
- Erref: DON-061/043
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Kultura » Aisia » Hedabideak » Telebista , Euskara » Euskararen egoera , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
-Eta Euskaltzain osua?
-Bai, bueno han izan zitun bere istilluk-eta, H-kin eta Euskara batuarekin eta, ez batuarekin eta, noski… Bakizu, hor gertatu zan bueno, gertatzen dana, gerra baten ondoriyo izan zan, bi belaunaldian arteko fraktura bat. Gerra aurreko belaunaldia hoik, eta gerra ondoreko, frankismoaren garaiako belaunaldiya. Belaunaldi zaharrokuak hartu zituzten belaunaldi berriyaren iniziatibak agresiyo politiko bat bezela. Pixkat izan zan hortik ere eh, baiño aizu hoik hasi zian esaten Lizardi zala majadero bat, Orixek ez zuela ezer baliyo, bueno gero ekilibriyo bat lortu da, eta bueno aitortu dia baliyo dutenak. Asko edo gutxi, beste kontu bat izango da. Baiño, bai, H-rekin-eta nere aitak bota zitun izugarrik.
-Zure aita zeon… H-ren aurka, ez? Gipuzkeraz idaztian alde, eta?
-H-ren aurka. Bai, bai, bai, bai. Dudarik gabe. Bai. Ta azkenian aizu telebistan, ez da euskera batua erabiltzen dana, nik uste det dala Azkuek rekomendatzen zuen gipuzkera osatua. Akordatzen naiz gu hasi giñan nolabaiteko ez zan batua, ez zan Tolosako euskera, gipuzkera osatu bat, eta lehenengo doblaia egin gendunean zea, “Oporrak itxasoan” bazeon serial bat telebistan garai hartan, “Vacaciones en el mar”. Eta ez dakit zeiñei okurritu zitzaion serial hortan ontzi bat, hoitako kruzeroak egiteko ontziya, eta 'barmana' zan beltza, eta denak iten zuten bueno ba euskera batuan edo, gipuzkera osatuan baiño, 'barmanak' egiten zun bizkaieraz: [...], eta orduan Joxe Mari [...] diputaduak, gipuzkera, Bizkaiko ahaldun nagusiak diputatu jeneralari jo, eskribitu zion karta bat lehendakariyari esaten aber erua, erotu nintzan ta, ni ez nintzan izan interesatua, uste det Beobideren 'karajada' bat izan zala. Baiño haserretu in zian bizkaitarrak: “zer da hau?!”. Beltza bizkaieraz, ta beste guztiak gipuzkeraz, elegantiak gipuzkeraz, ta 'barmana', bai… Holako gauzak askotan gertatu zian.
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!