Gerra aurreko euskarazko eskolak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-060-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxaide kaleko ikastolara joan zen, hiru urterekin. Arantzazuko Amaren ikastola. Irakasle bere izeba bat zegoen, eta andereño Maxepa. Dena euskaraz ikasten zuten. Gerra hasi arte. Neska eta mutil elkarrekin gelan. Alde Zaharrean Muñoaren eskola zegoen.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko azaroaren 12a
- Iraupena: 0:03:02
- Erref: DON-060/003
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak
Transkripzioa
- Bai, Etxaide kalian zeon ikastola. Eta hara juten nitzan txikiyenetakua izango nitzan hiru urtekin edo.
- Eta Etxaide kaleko ikastola horren izena edo nola zan?
- Arantzazuko Amaren ikastola. Eta han zeon irakasle nere izeba bat, Bitorene. Eta ni ikastola hortakua, ikusten, argazkiya badakat. Bueno, arki... gero arkituko det, eta ikusiko det. E?
- Bai, bai, bai.
- Oso argazki politak daude. Hola denak talde osoakin.
- Eta hor euskerez erakusten zuten?
- Dena.
- Dena euskeraz?
- Dena euskeraz.
- Eta zenbat urtekin hasi ziñan zu eskolara juten?
- Ba, hiru urtekin.
- Hiru urtekin?
- Hiru urtekin hasi.
- Ta gerra etorri arte hor ibili ziñan?
- Nola?
- Gerra etorri arte? Hor ibili ziñan?
- Bai, bai. Eta gero, igesi giñan ya. Akabo, karo!
- Eta hor eskola, ikastola hortako andereñoak eta...
- Ni goatzen naiz nere izeba klaro, noski. Ta gero, goatzen naiz andereño Maxepa. Izena goatzen naiz. Andereño Maxepa eta beste bat bazan, baño ez naiz goatzen izena. Eta baditut oandikan lagunak eta hara juten zianak nerekin. Juten geanak... Ni naiz Euskadiko Orkestak harpideduna, eta nere onduan eotena exerita nerekin ibili zan ikastola hortan.
- Eta hor denak neskak ziñeten ikastola horretan?
- Ez, neska ta mutillak.
- Neska ta mutillak elkarrekin gelan?
- Bai, bai. Oso progres giñan. Bai, neska eta mutillak alkarrekin. Bai. Eta gero, ni ya ez naiz goatzen asko. Hain txikiya nitzan!
- Eta maistrak eta maixuak bazeuden ala?
- Andereñuak zian hor.
- Andereñuak. Bai. Gero, gero zeon beste ikastola bat Alde Zaharrean.
- Muñoarena.
- Muñoarena. Ta hara juten zan nere senarra zana. Eta hor bai zeuden irakasleak, gizonak. Hori zeon? Juan de Bilbo kalean. Eta ze kale da oain daona Orixe... ikastola? Kanpanario, Kanpanario.
- Bai.
- Kanpanario kalean ere bai zegon. Eta hara juten zian neskak eta mutillak ere bai, baño karo nere senarra orduan nik ez nun ezautzen. Bera, txiki-txikiya zan bea ere! Eta...
- Gogoratzen dezu hango ikastolan zer ikasten zenuten edo abesten zenuten? Zer...
- Ez naiz goatzen.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!