Gabonetako eskea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-050-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gabonetan etxez etxe aritzen ziren kantuan eta diru eskean. Bildutako diruarekin Zarautza joaten ziren jostailuak erostera, haur behartsuei emateko.
- Auzoa: Igeldo
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 30a
- Iraupena: 0:02:17
- Erref: DON-050/018
- Kodifikatzailea: Maddi Gallastegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Gabonak
Transkripzioa
-Eta baiñatu hemen bueno, esan dezu arroketan, arrokan, ez?
-Angela: Bai.
-Antonina: Donostia behiñ'e ez.
-Angela: Donostia behiñ'e ez. Donostia amak utzi? Bai, "lana zion" esaten zun amak. "Hau ta hau ta hau ta iñ, ta ordun", ta ez zan denboik.
-Eta hemen Igeldoko festez aparte, gabonetan eta iten zenuten zerbait?
-Angela: Abestik kantatu umiak giñanian, Ta geo baserriz basarri abestu, eta geo han biltzen zan diruba, erregietako, ba diru gutxiyena zakanai ematen ziyon apaizak. Jostailluk juten giñan Zarautza, jostailluk erostea, eta geo jostailluk ematen zixken.
-Antonina: Ta sobratzen zana, bueno.
-Angela: Hango diruakin erosten zuen.
-Ta Zarautzen zer zeon ba?
-Angela: Fabrika bat zeon.
-A fabrika bat?
-Angela: Ni ez naiz goatzen oan baiño, fabrika zeon, fabrika batea juten giñan gu, eta han eosi eta geo...
-Eta ez zien zuentzat orduan, erositakuak?
-Angela: Ez, ez. Pobriauak bazen ta, haintzat.
-Zuek panpiñik-eta euki zenduen?
-Angela: Bai, bai bai. Ta geo bagendun hemen obserbatoiyuan, zeon, nausiya ta etxekoandria, jostaillu denda zaken Donostin, ta nei haik ekarri izandu dixkite panpiñak oso politak gaiñea e, zeatik ni gaixo eondu nitzan.
-Antonina: Gu, batian urte batian eaman ziguen denda, eta...
-Angela: Ta andri horrek oso, gutzako izugarriya zan.
-Antonina: Eta, han aukeratu nahi dezuena /naezuena/, ze aukeratu jakiñ ez, "nik kartak!". Hartu nitun, esan nun, tuntuna e, halako muiñekak, halako kotxiak, ez atrebitzen!
-Momentuan e...
-Antonina: Ez atrebitzen, gaiñea ez atrebitzen, gehiyegi...
-Angela: Ze esangou!
-Antonina: Señora palmirak, bueno...
-Eta kartetan jokatzen zenuten?
-Antonina: Keba!
-Angela: Izebak-eta jokatzen zuen, musian, gizonak baiño gehiyo, baiño dirua ez e, atsalde guztin jolasten aitu ta bost xentimo! Aitzen zianen lau laun.
-Antonina: Lau laun.
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!