Donostia (Gipuzkoa)

Gose garaia

Gose garaia Errenteriara joan ziren errentan, eta han arrazionamendua astean behin izan beharrean hamabostean behin zen. Intxaurrondora joaten jarraitu zuten, horregatik. Ogia oso txarra zen. Arraina nola lortzen zuten. Trikimailuak: ereiteko patata erosten zuten, baina jateko. Tranbian joaten ziren. Boniatoak eta zomorrodun garbantzuak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-048-050 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Errenteriara joan ziren errentan, eta han arrazionamendua astean behin izan beharrean hamabostean behin zen. Intxaurrondora joaten jarraitu zuten, horregatik. Ogia oso txarra zen. Arraina nola lortzen zuten. Trikimailuak: ereiteko patata erosten zuten, baina jateko. Tranbian joaten ziren. Boniatoak eta zomorrodun garbantzuak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta komentatu zenidan gose garaiya-ta… zuek bizi izan zenuten?
-Oooi. Bazeon, bazeon bai, orduan razionamientuakin. Eta klaro, ni hemen… bizitu nitzan… ezkondu-ta in nitzan ahizpan etxian, baiña gero ya, aurreneko nexka izan nunian, ba jun giñan zerea… Errenteiyan ai zian hemengo ezauna batzuk etxe berriyak eiten, hor eeee… Ondartxo aldetik. Eta ba bueno, tia, errentan. Eta hortarako begiratu giñun hemen, baiño ya zeozten e, zea… etxe, etxiak galesti eta hori… eta han, ta bueno, errentan. Eta ba hola, ba bueno, ba jun giñan, eta… Baiño ze, zer neon ni… nundikan etorri da hori?
-Gose... gosia…
-A, gose denboa! Hemen giñun razionamentua, astian hainbesteko. Holako oliyo, holako zea, nola esaten zun… botilla batetikan “un octavo”, astebetetako bakoitzentzat, eta hola. Eta gero ba según zer alimento astian behin, baiño Errenteira jun giñanian han esan ziguten zala hamabost aldeko behin, eta nik esan nun: “Jolin, hamabost aldiko behin eman… ba astebete, astebeten gastatzen baitut, ba gero beste… hurrengo asteako ez dakat!”. Eta ordun ez nun aldatu, eta segitzen nun honea etortzen. Eta honea etortzen nitzan tranbian, Errenteitik, eta hartzen nun hemengo razionamentua, zertako librutxuakin, kartillakin… kupoiak kentzeko-ta hemendik hartzen nun, eta holaxe moldatzen giñan. Eta gero, gizona nola harrek bai… ba zebillen ba kam… zean, kamioiyakin, ba zeozer igual ekartzen zun kanpoaldetikan…
-Ezkutuan...
-Ezkutuan eta modua baldin bazan, ba hori, nolabaite moldatzen giñan.
-Orduan goserik ez zenun pasatu…
-Gosea, nik uste bai, zeakin… ogiya oso txarra, eta bai, soltera neola nik uste det pasa giñula, oaindikan ezkondu baiño leno. Bai, zertako ni ahizpa batekin bizi nitzan, eta… eta klaro, ba… Eta gero, beste ahizpa zarragua… Bere gizona zan e, zea, Donostiko moillako semia, eta ordun, lanetik atera, Tabakaleran aitzen zan, eta etortzen zan horrea; eta bere arreba bat ibiltzen zan ba… barkuak alleitzen zianian ba bakizu, han e ajetreuak… ba zeinek eosten zun ta hola.
-Bai, pixonera.
-Bai, hori da. Ta ordun fardelian beti eamaten xizkan o antxuak diala, o bat eta beste, ta beti ematen ziuten zeozer. Eta bai, e, hortan´de... hortatikan bai. Eta hola, nolabaite... eta “según”, klaro. Bueno, gero patata garayian... hortikan´e iten giñun gure... gure zeak. Hemen Herreran zeon almazena bat, eta saltzen zuten zea, patata, eraintzeko. Baserriko jendiantzako eraintzeko. Eta behin hola berriketan ai geala ahizpan artian, esan giñun: “Eta kontxo, gu baserrikuak gea -ez giñan bizi baserriyan baiño- baserrikuak gea, zertako iten deu…”. In bihar giñun “declaración jurada”; Buenavistan zeon hor... ofizina batzuek, eta ba bueno. Eta bueno, ba kuestiyua da, “behin prueba ingo deu, gero ze eamango gaitue, zea, kartzela?”. Ba baldinbaite ez. Eta ba bueno, hola, ba jun nitzan... ni, ni jun nitzan, nik uste det jun nitzala… “Eta nunguak zeate ba?”. “Ba Pellizarkuak”, eta “bueno, zenbat bihar dezute?”, “ba ez dakit, gutxi gorabehera berrogeita hamar kilo”. Eta ba bueno, iten ziguten han papera, eta geo jun bihar giñun eee… Herrera ailletu baiño leheno, tartian hor Contadores o nola zian hor, pari hortan hor zeon almaneza, almazena. Eta juten giñan, eta ba bueno, zaku batian ematen ziguten bali harekin paatu… Eske klaro, ez zan… lapurreta ez zan /etzan/! “Según” zer kostatzen zan paatu, eta… Gero, Herreran oin nola […] hor tranbia etortzen zanian, ordu erdi bateko behin zeukan bagoia, eta gero hortikan Intxaurrondoa etorri, eta gero hiru ahizpakin partitzen giñun, eta holaxe.
-Orduan merkio ateatzen zenuten patata…
-Honbre, klaro, zea… zea baldin bazeon, eraiteko baldin bazan ba bai. Eta holako… klaro, eske… pentsatu bihar ziñun gauzak, e! Eta batzuetan patata gauza… eske boniatuak ematen zituzten, eta nik aiii, boniatuak, ze gaixki hartzen nitun! Eta batzuetan barbantzuak o zeak, xomorruakin. Eta holakotan´e bai… puuuf.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia