Euskaraz aritzea debekatuta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-047-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxean euskaraz aritzen ziren arren, kalean euskara gutxi entzuten zela dio Agustinek, debekatua baitzegoen, jendea beldur zen.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 29a
- Iraupena: 0:01:36
- Erref: DON-047/031
- Kodifikatzailea: Maddi Gallastegi
- Gaia(k): Politika » Politika eta Franco , Politika » Euskara eta politika
Transkripzioa
-Euskeraz iten zenuten zuek beti?
-Bai, beti, beti.
-Baiña galarazita edo bueno, kalian ez zan iten, ez?
-Bai, bai, ordun horren buruz asko galdu genun e, guk behintzat mutil koskorrak-eta, galaziya eon baitzan, eta jo gaiñea bildurra sartuba, bueno medulaiño, eta nik neonek oain gaxki hitzeiten det, oso gaizki baiño, defenditzen naiz. Ordun ze, iya ahaztu dana, aizu! Hoi izan zan e, iya ahaztuta. Zeatikan gerratiak hoi du e, jendiak, bildurra sartu zan, eta ez zun hitzeik in nahi, asunto hoitatik, beti: "Utzi utzi, utzi, nahikua deu, nahikua pasa ditugu ta". Ez zun berritu nahi jendiak, pasatu zianak.
-Baiña etxian, amakin ta aitakin ta euskeraz ingo zendun?
-Bai, etxian beti, bai. Baiño pentsatu, zerta iritsi zan jo gue ama, karruakin ta, igual pasatzen zan eozin zea, ejerzitokua ta, obligaziyua besua altxata, pasaran, karruan ta besua altxata aizu, zaldiyak kopetian españolako piperpotua bandera, jarrita. Hortaiño e, hortaiño, baiño baiño baiño, lotsagarri e! Hemen pasa dianak. Geo berriketan aitzen dia, maketo zikiñ habek, jo, hemen pasa dianak! Jesus! Ze umillaziyuak, bua! Bueno, bueno, bueno!
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!