Donostia (Gipuzkoa)

Altzako tabernak

Altzako tabernak <p>Ubegi baserri inguruan zer zegoen. Intxaurrondoko Otxoki tabernan biltzen ziren aitona eta. Arjel Etxeberri taberna ere bazegoen, Altza kaskotik aparte. Altzan bertan, Martilun. Lauaizeta. Ganaduen kofradian hilean behin biltzen ziren baserritarrak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-040-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ubegi baserri inguruan zer zegoen. Intxaurrondoko Otxoki tabernan biltzen ziren aitona eta. Arjel Etxeberri taberna ere bazegoen, Altza kaskotik aparte. Altzan bertan, Martilun. Lauaizeta. Ganaduen kofradian hilean behin biltzen ziren baserritarrak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hor Altzan, zuen baserri inguruan-eta, zer zeon lehen? Nolakua zan inguru hori? Baserriyak eta baratzak-eta bakarrik, ala bazeon tabernarik, dendarik-edo?
-Bai, hor Intxaurrondoko baserriya, hua’re bota in zuen baiño, Otsoki, Otsoki taberna zan, taberna aspaldikua, han biltzen omen ziran gure aitona zana ta, aita ez zan hara askotan juten baiño aitona zanak-eta joera bai, Otsoki taberna. Ta geo, geoztik beste bat’e jarri zan, nik ezautu nun, Argel, Argel Etxeberri, bi taberna hoiek, zian hola Altza kaskotik, herritik, aparte. Altza bertan’e bai, Martillun ta, geoztik hor Cuatro Vientos o Lau Haizeta, hor’de taberna dao oain, baiño hor ez zan… Geo Martutenen, Lazunenen’e bai, ardua saltzen zuten, han’e ibiltzen zian baserritarrak-eta. Gue aita zana, Altza juten zan ganaduen kofradia edo, hermandadia o ez dakit nola deitzen zaiyon, ganauak eukitzen zituzten apuntatuta, ta hillian behin edo, biltzen zian baserritarrak, kontuak-eta gauzak eramateko ta egiteko ta. Gaiñekuan aste guziyan ez zan baserritarrik, taberna juten, normal behintzat.
-Hori asteburutan, juten ziran?
-Bai, asteburutan’e batzuk, ez denak.
-Nahikua lan izaten zan orduan baserriyan?
-Bai, gue aita zana ez zan tabernazalea, launartea bai asko gustatzen zitzaiyon baiño, taberna hola, juteatik jun ez zan, ez zan juten. Zerbaite, billeran bat eo zanian, gaiñeakuan ez zan…

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia