Donostia (Gipuzkoa)

Sokak egiten, zaldi zurdekin

Sokak egiten, zaldi zurdekin <p>Sokak nola egiten zituen aitak, behien eta zaldien zurdekin. Haria egiten zuen, eta gero bihurritu. Sokak zertarako ziren. Uztarrian "burutakoa" lotzen. Auzokoei ere egiten zizkien sokak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-040-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sokak nola egiten zituen aitak, behien eta zaldien zurdekin. Haria egiten zuen, eta gero bihurritu. Sokak zertarako ziren. Uztarrian "burutakoa" lotzen. Auzokoei ere egiten zizkien sokak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Sokak behiaren zurdearekin; behien isetseko illea, “zurdea” deitzen zaio. Eta zaldi-illea ere bai. Gurean ez zan zaldirik, baiño auzoan bai. Ta zaldiyak isetsa luzea izaten du ta zurdea ere bai, luzea. Eta horregatik esaten zun sokak iteko zaldi-zurdea bezelakorik ez zala, luzea zalako. Hariya iteko asko laguntzen zion horrek. Eta behi eta zaldi zurdeakin [ez dakit] nahastuta edo ez dakit nola egiten zun, baiño hariya beak egiten zun ta soka nola egiten zun, ba: lehendabizi hariyai metro asko. Hari mehe bat, tankera hontakoa edo hola. Eta gero bi palanka jarri; bat, segun ze luzerakoa nahi zun soka, ba, palanka bat jarri han, bestea hemen jarri ta bueltak emanez, bihurrituz, bihurrituz, bihurrituz. Zea, bihurrituz. Lehenbizi holako bi jarri, gero bikin beste bi jarri ta gero lau ta azkenean zortzi o ez dakit zenbat harikin egiten zun soka. Baiño soka ederrak, e! Zertarako? Ba, etxean belarra bizkarrean ematen zan; sortak iteko. Bizkarrean ibiltzen genun guk gehiena, malkarra o aldapa zan ta. Eta batipat behi… behi-pare o … uztarriyan gaiñeko ardi… “burutakua” esaten geniyon, ardi larruakin. Uztarria ta eriak tapatu ta hua lotzeko. Uztarriyan zea hori, gaiñeko hori.
- Kopetekua?
- Kopetekua lotzeko zeak dia…
- A! Beste…
- Bai, uztarriyak ditun kurteriak. Baiño hau da burutakua. Ardi-larru hori uztarriyan gaiñian jarri ta pasa, hola, kruzatuta pasa ta hua lotzeko. Ta harek, soka horrek, soka illuna izaten zan normalian, ta burukua, berriz, ardi-larru ille txuri-txuriyakin, oso dotore geratzen zan. Oso dotore. Eta auzoko baserrietan ere, klaro, zurdiak… “Zuek behi-zurdeak jaso ta nik denbora detenian —negu partean edo, hola, lanik ez zanean—nik egingo dizuet soka”. Ta auzokoai´re dexente. Beti hola aitzen zan beti.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia