Mutil koskorretan hasi ziren txapela janzten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-039-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Mutil koskorretan hasten ziren txapela janzten, jendeak 20 urte inguru bete arte erabiltzen zuen txapela. Anaia eta arreba zaharrenei zuka hitz egiten zien, gazteenei eta lagunei hika, eta gurasoei berorika.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 20a
- Iraupena: 0:01:44
- Erref: DON-039/022
- Kodifikatzailea: Maddi Gallastegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu , Euskara » Tratamenduak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia , Euskara » Tratamenduak » Berorika , Euskara » Tratamenduak » Hitanoari buruz
Transkripzioa
-Eta jazteko modua eta, zu mutikua ziñala bueno ze, hemen e erabiltzen zan abarkarik eta hola, ala?
-Ez, guk jazteko ez deu prolemaik izautu, gu ez dakit gu ama nola arreglatzen zan baiño jazteko ez genula prolemaik izandu guk.
-Eta ze, nola jazten ziñeten?
-Zea abarkak, abarkak ibilliko giñun? Seguraski ibilliko genun.
-Eta txapela-eta?
-Bai [...] nik ez, ni bela aspertzen nitzan txapelakin.
-Aspertu iten ziñan txapelakin? Eta zenbat urtekin hasten zian mutikuak txapela erabiltzen? Umetan ez da, ez da erabiltzen, ez?
-Bai mutil koskorretan bai, baiño hemen'e jende asko behintzat hogei hoitabost urte arte ibiltzen zuna garai haitan. Hogei ta hogeitabost urte arte bai, geo hemen bolara izandu zan ordun ya, arrunt galdu zan baiño, hogei bat urte arte o behintzat jendiak ibilli iten zun.
-Eta zuk zure anaiekin-ta hika hitz egiten zenun ala zuka?
-Batekin hika ta bestiakin zuka, zaharrenai zuka ta nere segidakuai hika.
-Eta, errespetu... eta arreberi?
-Arrebairi're azkeneko biyak hika, bestiaidi zuka.
-Bestiak zaharraguak dia?
-Zaharragoi zuka. Ta aitai ta amai beorri.
-A bai e?
-Bai, gu beti, gu beti bai.
-Aita, bi, biei? Orduan ez zan, berorika ez zan apaizei bakarrik?
-Ez, ez.
-Gurasuei ere bai? Eta lagunekin hika ingo zenun?
-Hika, laun artian bai.
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!