Donostia (Gipuzkoa)

Arrosarioa eta kantuak etxean

Arrosarioa eta kantuak etxean <p>Ama etxean denen zain egoten zen, arrosarioa errezatzeko, egunero errezatzen zuten arrosarioa. Kantatu ere kantatzen zuten etxean, <em>Cara al Sol</em> izan ezik beste kantu denak ia. Saguekin gertatutako istorio bat ere kontatzen du Asenziok.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-039-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ama etxean denen zain egoten zen, arrosarioa errezatzeko, egunero errezatzen zuten arrosarioa. Kantatu ere kantatzen zuten etxean, Cara al Sol izan ezik beste kantu denak ia. Saguekin gertatutako istorio bat ere kontatzen du Asenziok.

Transkripzioa

-Gue amak majiña bider denok juntatu zai errosaiyua errezatzeko, eta batematek txoakei batek esaten baldin bazun orduntxe [...] berrirotik hasi, harek, haek eakutsi zigun ixil-ixilik errosaiyua errezatzen.
-Eta egunero-egunero errezatzen zenuten, errosaiyua?
-Bai, egunero bai.
-Eta oherako errezatzen zenuten zerbait, ala?
-Zer?
-Ohera...
-Ohiyea, bai, afaldu, errosaiyua errezatu ta ordun ohiyea.
-Eta kantatu ta iten zenuten etxian?
-Bai, gu bai, [...] kantatzen genun.
-Ta ze kantatzen zenuten?
-Buu klase guziya, "cara al sol" ta hoik ez baiño gaiñeakuan... gaiñeakuan, txoakei batzuk e iten giñun.
-A bai?
-Bai, batian galdu nittun hilleete pareateako puntuk etxian, nik broma ein ta. Aber ba jostatzen bageiltzan ta xagun kabiya billatu gendun, ta nik lau poltsaatian sartu nittun ta kajoiya zun zeak, mahaiyak, han sartu. Arrebaatek iiki zun hasi zian xaguk saltoka, aittu nittun earrak, etxetik biali ez zitenian. Baiño broma zan, [...] Joe! Ondo pasatzeatik ein ta, dana gaizki hartu!
-Eta kantatu ta noiz iten zenuten?
-Noiznahi, guk etxian asko kantatzen genun.
-Eta ze abesti? Euskal abestiyak ere bai?
-Bai bai, jenealian euskeraz bai.
-Euskeraz?
-Bai.
-Ta akordatzen zea batenbatekin?
-Aspaldi eztittu kantatu ta.
-Baiña elizako kantuak-eta, ala ez?
-Ba igual elizakuak ere, ordun bat hasten zanian harei segittu. San Inaziyo bai, San Inaziyo, hoi, hoi askotan kantatu deu. Geo familiartian ohittura genun eun hoi zelebratzeko, San Inaziyo euna zelebratzen genun, eta beti San Inaziyo beti kantatzen genun.
-Ze "Inazio gure patroi haundia"?
-Bai, bai, hoi kanta earra da hoi.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia