Donostia (Gipuzkoa)

Udaran osabaren etxera Donostiara

Udaran osabaren etxera Donostiara <p>Udaran urtero osabaren etxera joaten zen Donostiara. Lehengusuak zituen bertan, Donostian, haiekin joaten zen hondartzara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-039-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Udaran urtero osabaren etxera joaten zen Donostiara. Lehengusuak zituen bertan, Donostian, haiekin joaten zen hondartzara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bai, han osaba [...] zan batian ta hara juten giñan urtero juten nitzan ta han ikasi nun igeri.
-Eta, noiz juten ziñen urtero udan?
-Udaran, bakaziyuetan hara.
-Hara, a orduan ondo!
-Bai, bai.
-Eta danok juten ziñeten etxeko guztiyak?
-Ez ez, ni bakarrik.
-Zu bakarrik?
-[...] Ni askotan goatu naiz haikin ze ote ez ziyoten gustatzen o zer, baiño osabak osabak beti ni eamate, geo ne edadekuak, ne edadekuak nittun han eta, ni juten nitzan.
-Orduan tranbian?
-Bai, tranbian ordun klaro.
-Kontxara han baiñatu ta?
-Bai. E han eun batzuk pasatzen nittun han.
-A han egun batzuk eta noren etxian geratzen ziñan?
-Osaba.
-A osaba?
-Osaba, osabak geneuzkan bai. San Martin "cuarenta y nueve". Oandik han do ta oandik e etxia do ta azentzoreik'pe, eta oain e in det hamar, hamar, hirurogei urteko kontukin hoik azentzoria zuten orduako, bai, laugarren bizitza.
-Eta zenbat urtekin hasi ziñan zu lanian aitakin?
-Aitakin? Pues izango zian hamabost hamasei bat urte o...
-Hamabost orduan gazte, orduan hola hasten zan ez? Lanian, gazte?
-Bai, klaro, bai, klaro, gauza haundiik ez gendun ingo baiño behintzat han e zerbaite behintzat...
-Eta, ze gehio iten zenun, bueno udaran esan dezu juten ziñala e hara osaban ta etxera eta han, hango lagunak eta ze zian zure lehengusuak ala?
-Bai, bai, lehengusuak nittun han, klaro lau lehengusu neskakin, bost, zian lau anai eta neska bat. Zaharrena ne edadekua ta lau anaiyak hillak daude ta neska bakarra biziik. Suertia da hoi'de.
-Eta ze iten zenuten han, hondartzara jun?
-Han han beti hondartzara.
-Ta han jolasian ibili?
-Han jolasian ibilli, eta zikin-zikin etorri hondarrez beteta etxian erritan danak eta, halare segi hurrengo [...] ostea e! Baiño ondo pasatzen gendun.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia