Euskara, etxeko hizkuntza
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-034-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zigorrik ez zuen ezagutu euskaraz egiteagatik, ez zuten euskaraz egiten eta. Euskara etxean uzten zuten. Lagun artean ere erdaraz. Helduek hitz egiten zuten, baina umeek ez. Sagardotegietan bai, euskaraz.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 14a
- Iraupena: 0:01:03
- Erref: DON-034/016
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Fraideak , Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak , Aisia » Taberna giroa » Sagardotegiak
Transkripzioa
- Zigorrik eta jartzen zan euskeraz hitz egin ezkero edo?
- Ez, ez, maristetan ez. Ez maristetan ez, baiño ez gendun hitz eiten ta nola jarri? Hori ez zan hamengo giroa, ez zan Donostikua hola, e? Donostiyan, aurretikan, euskera etxian uzten zenun eta ya, ertetzen ziñanen atetik, etxeko atetikan, ya bazenekin ze giro izango zan. Eta lagun arteko giroa're erdera zan. Lagun artea, hemen mutillek eta alkarrekin euskeraz hitz ein ta hori ez, esan dizut dendatan ta hola hitz eiten genula, besteik ez. Baiño, helduak bai e? Hitz eiten zuten e? Helduak ziranak hitz eiten zuten, baiño guk mutikozkorretan ta ez. Helduak ziranak, ba, bean artian hitz eiten zuten, sagardotegitan ta euskeraz hitz eiten zan, joe, hori, "hombre, claro". Bestela ez zan ezer izango ya, e? Hoiyegatik ez balitz izan. Bai, bai.
Egilea(k): Eli Agirre
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!