Donostia (Gipuzkoa)

Gerra garaiko giroa

Gerra garaiko giroa Gerra garaian, auzotarren erdia joan zen ihesi. Jendeak ez zuen uste gerrak hain luze joko zuenik. Orduko giro nahasia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-029-063 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra garaian, auzotarren erdia joan zen ihesi. Jendeak ez zuen uste gerrak hain luze joko zuenik. Orduko giro nahasia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Asko, barriyo hontatikan bertatikan, barriyo txiki hontatikan, erdi-erdiya jun zan iya, erdi-erdiya joan zan. Zea, pixuak hainbat hutsak gelditu zian oain.
- Ta ze gogoratzen dezu zuk? Zu mutikua ziñan.
- Ni?
- Bai, zu gaztetxua, ez? Mutiko...
- Ni hamabost-hamasei urte.
- Ta ze gogoratzen dezu garai hortakua?
- Garai hortakuak, gauza asko hor, garai hartan. Ia jendiak jendiak ez zun uste hau honbesteaiñoko jungo zanikan, hau jendia lehenbizi hasi zanian, uste zun goizian pixkat hasi ta atsaldeako ya bukatuko zuela, ta honek in zuen luzetu, luzetu in zian gauzak. Eta geo oponiyuak'e era hortan libre, bakizu batzuk klase batea bestiak bestea, eta hemen batzuk presuak zaudenak hil zituelako eta bestiak etxetik hartu ta hil zituelako, ta hasi zian ta, ya gauzak...
(E) - "... lo que fue... crearse unos odios".
- Gauzak okertu.
- Bai, gerrak gauza onik ez dakar.
(E) - Ez, gerra tristia da.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia