Musean ikasi ez
16-17 urterekin hasi ziren tabernara joaten. Tutean jokatzen zuten. Musean ez du ikasi, gezurrak esaten ez daki eta.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 08a
- Iraupena: 0:00:46
- Erref: DON-029/048
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Jokoak , Aisia » Taberna giroa
Transkripzioa
- Zu juten ziñan tabernara?
- Tabernara? Bai. Taberna, bueno bai, hamasei bat urte ezkeo, hamazpapi ezkeoz hasi giñan tabernara joaten; baxoerdi batzuk edan ta ibilli.
- Ta kartetan?
- Bai.
- Bai? Zertara jolasten zenuten? Musa?
- Ez, tutian, musian ez dakit nik.
- Ez? Tutian.
- Ez det ikasi. Horregatik esaten diyot Luisitori nik,"ez det ikasi zeatik gezurra esaten ez dakit eta", esaten diyot nik Luisitoi.
- Jakin in behar da gezurra esaten.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!