Donostia (Gipuzkoa)

Ikastolan umetan; gerra garaian ihesi

Ikastolan umetan; gerra garaian ihesi <p>12 urtera arte bizi izan zen Hondarribia kalean, gerra hasi zen arte. Alde egin zuten, aita oso abertzalea zelako. Hiru eta zortzi urte bitartean Txurruka kaleko ikastolan ikasi zuen (Arantzazuko Ama). Neska-mutilak. Andere&ntilde;oak. Jolasak. <em>Xabiertxo</em> liburua. Gero, mojetara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-017-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

12 urtera arte bizi izan zen Hondarribia kalean, gerra hasi zen arte. Alde egin zuten, aita oso abertzalea zelako. Hiru eta zortzi urte bitartean Txurruka kaleko ikastolan ikasi zuen (Arantzazuko Ama). Neska-mutilak. Andereñoak. Jolasak. Xabiertxo liburua. Gero, mojetara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zu Hondarribi kalian jaio, eta zenbat urtera arte egon ziñan han?
Ba hamabi urte arte. Guda hasi zan arte. Hamabi urtekin guda etorri zitzaigun, gure aita oso sartua zeon… hori, euskera ta ez euskera bakarrik… gure aberriko gauzetan oso sartua, eta … berihala alde egin genun hemendik.
- Hiru urtekin hasi ziñan zu…
- Hiru urtekin hasi nitzan ikastolan.
- Ikastolan, eta nun zeon ikastola?
Hori, hori zeon, e… Txurruka kalian.
- Txurruka kalian?
- Txurruka kalian. Arantzazuko Ama ikastola zan.
- Eta han, e, zenbat…?
- Han zortzi urte arte.
- Zortzi urte arte?
- Bai.
- Eta zenbat ziñeten gelan, gutxi gorabehera?
- Zenbat izango giñan? Txarra, ni hortarako…
- Dena neskak, ala neska-mutillak?
- Neska-mutillak.
- Neska-mutillak.
- Bai, oso aurreratuak giñan. Bai, neska-mutillak, eta zenbat izango giñan? Buf, eske ez dakit esaten. Ez dakit.
- Eta zein zan maixua edo...?
- Ba andereñoak genitun, bi andereño. Bat nere izeba zan: Bitorina Arzelus. Eta bestia, bestia... andereño Marixepa. Ez dakit, ez naiz goatzen abizena. Bi, bi genitun orduan.
- Eta orduan euskal kantarik eta holakoak... ikasiko zenitun.
- Bai, bai.
- Gogoratzen dezu orduko zerbait?
- Orduko abestiak edo esaten dezu?
- Bai, edo orduan ikasitako zerbait. Edo zer egiten zenuten...
- Ze egiten genun, ba bai. Ba ikasketa berihala hasi giñan hizkiyakin... Eta geo jolastea… jesus, nola... Paseo de los Fueros, leno, hori...
- Foruen enparantza.
- Bai, horixe. Hor bertan genun, eta jolastea-ta hara irteten giñan. Ta zortzi urte arte ba gauza dexente ikas… egin genitun. Goatzen naiz genitula orduan, e… Euskal Edestia… gure aitak euskeratua zan hori, erderatik. Eta gero ba irakurtzeko Xabiertxo-ta, geroztik ere erabili dianak. Xabi euskalduna hori genun, eta Euskal Edestia eta gehiyo, gehiyo ere bai. Klao, liburu asko ez genitun. Asko ez, baiño… Ta zortzi urte arte ondo. Oain, handik aurrea ya erderazkoa jun bihar.
- Ez zeon euskerazkoik?
- Ez zeon. Oraindik zortzi urte arte bakarrik egin... zeon, nahikoa egin zuten… orduan.
- Eta nora jun ziñan zortzi urtekin?
- E… Aldapetan, Villa Belen.
- Villa Belen?
- Villa Belen, bai. Hori zian monja frantsesak.
- Eta zorrotzak zian monjak?
- Bueno, bai, baiño ba…
- Ondo.
- Bai, ondo.
- Ikasle ona ziñan zu.
- Bai, ikasle ona izan naiz… Hori egiya da. Ez nun istillu asko sortzen. Ondo, ondo.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia