Donostia (Gipuzkoa)

Donostian euskara asko ez zen entzuten gerra aurrean ere

Donostian euskara asko ez zen entzuten gerra aurrean ere <p>Ez zen euskara asko hitz egiten, bere ume garaian. Erdararako joera. Herri txikietatik zetozenek euskara baztertu hirian. Francoren garaian okerrago. Orain ere ez du berak euskara asko entzuten Donostian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-017-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ez zen euskara asko hitz egiten, bere ume garaian. Erdararako joera. Herri txikietatik zetozenek euskara baztertu hirian. Francoren garaian okerrago. Orain ere ez du berak euskara asko entzuten Donostian.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hitz egiten, asko hitz egiten zan euskeraz?
- Gehiyegi ez e! Orduan ere ez zan /etzan/ gehiyegi egiten. Egiten zan oain baño gehiago... baño gehiegi orduan ere... erderako joera haundiya zekan jendiak. Gero, Francon ondoren okerrau.
- Eta erderarako joera hori zergatik zan? Kanpotar asko zeolako?
- Nik eztakit. Eztakit. Egiya esan eztakit zergatik. Eztakit. Honea bizitzea etortzen zianak, herrietatik eta etortzen zianak, haiei ya erdera in behar zutela iruitzen zitzaien. Erdera apañagua zala. Jakintsuagua. Eta gero, ya Francon garayan orduan karo urte batzuetan debekatua ere egon zan. [Horrela] jendeari ere bildurra saltu zitzaion... Gauza bat eta beste... Bai, orain ez dago /eztago/ bildurrik! Baño, baño esatia "bai, asko entzuten da Donostin!". Ba, eztakit asko entzungo duten, baño nik ez det /eztet/ entzuten. Nik ez det /eztet/ asko entzuten. Pentsa, oain ikasleak eta dena eiten ai dianak euskeraz eta... Hor esaten dutenez, hortik ateatzen dianian, eztakit, eiten omen dute. Hori eztakit. Baño nik dakit ikastoletatik irten eta erderaz iten dala.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia