Errazionamendu garaia: gutxi eta txarra
Donostian erosten zuten jatekoa, olioa eta. Errazionamendua, gutxi eta txarra. Ogirik ez, taloa egiten zuten artoarekin. Kontrabandoa. Babarruna, baserrian beti bazen zerbait. Txerria hiltzean, koipea. Tranpak: bat deklaratu eta bi hil.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko irailaren 22a
- Iraupena: 0:01:41
- Erref: DON-016/022
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Oliyuak eta hoi danak Donostin erosi, bai, bai.
- Hori erosi, ez?
- Bai, bai, dendan.
- Dendan?
- Dendan.
- Eta zu akordatzen zea razionamenduakin eta...?
- Bai, [...] korrika aldiyak, razionamentuan ta. Jatekoik ez, ta razionamentun gauza gutxi ta txarra, ogiya're jateko modun ez dana ta... Guk badakigu artua iten giñun, iya talo pixkat eta handik gehiyo bai, baiño hoi larri ibiltzen zan jendia. Bai, gosiak eta.
- Eta orduan kontrabandua eta egongo zan?
- Bai, ibiltzen zian, hala esaten zuen behintzat, ez dakit ibiltzen zian, gu gutxi ibiltzen baiño...
- Beti baserriyan gose gutxio ez?
- Bai, gutxi beti izaten zan baiño...
- Beti zer jana.
- Bai, zerbait'e o talua edo babarruna edo baba edo... ibili izaten zan baserrin ta. Berdura igual ta. Errexio pasatzen zan. Ogiyik ez ta koipe gutxi ta pixkat sufritu in behar baiño... Geo txerriya'de hil izan, hortako hiltzen zan txerriya'de, koipe pixkat izateagatik eta.
- Eta ezkutuan hiltzen zan txerriya ala...?
- Ez, deklaratua. Oain'e batzutan igual ixkutuan bat deklaratu ta bi hil edo... Orduan zeozer baiño
tranpatxoak ez?
- Bai, pixkat, in biharra zeon. Ez dao...
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!