Baserrian bizitzen gustura
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-015-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Beste amonaren historia: baserritik parte zaharrera joan zen bizitzera. Berak zaindu zuen. Baserrian gustura bizi zen. Behiak, idiak, behorra. Belar lanak. Itaurrean, eskolara joan aurretik. Sagarrak.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko irailaren 21a
- Iraupena: 0:02:50
- Erref: DON-015/004
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
- Gero ni etorri nitzan... Gero hamen Donostin bizi genun beste amona. Hua etorri zan basarritik aiton-amonak eta hemen etxe bat erosi zuten eta bizitzen jarri ziran Fermin Calbetonen. Baiño gero aitona hil zan, alargundu zan amona. Amona alargundu zanian, ba, bakarrik gelditu zan, eta hasi zan baita burua galtzen, eta laguntza bihar zun. Eta hola. Eta orduan, ba, neri planteatu ziaten etxian, ba, ia etorriko nitzan amona zaintzera. Eta baietz. Ni basarrin oso gustora bizitu nitzan. Oso gustora. Beti, bueno, aitakin. Zaharrena nitzan; anaiyik ez zeon. Baiño animalik eta ikuillun ta... Bueno, egiya esan, gure behiyak neska-koskor tartian ohitu ziran, zeatik etortzen giñan eskolatik eta batek azpiyak iten zitun, bestiak jana ematen zien, bestiak ez dakit ze... aitak behiyak jezten zitun bitartian. Izaten genitun deozenrdi bat behi o hola, bi idi eta zaldiya. Bueno, bihorra, Donostira etortzeko. Eta hola. Eta nei asko gustatzen [zidan] ikuillua txukun-txukun jartzia eta ondo eskobillatzia zeak, ganaduak, eta... ez dakit. Gustatzen zitzaidan, bai. Eta geo, ba, beti kanpuan zelaiyian aitakin. Zeatik, klaro, laguntza bihar zun eta beak, ba, belarra ebakitzen bazun etxian janariya emateko, ba, nik biltzen nun belarra, kargatzen nun gurdiya... Eta hola. Eta gero eskolara, ba, goizian, udaberri aldian, artua iteko garaiyian ta hola, bai, ittaurrian, lurra prestatzeko. Eta, bueno, ba, goiz-goiz-goiz jeiki eta, bueno, igual ordu pare bat o ibili ittaurrian, ganauan aurrian, goldian o lo ke sea.
- Ganauak gidatzen, ez?
- Aurretik, bai. Aita goldiakin atzetik eta ni aurretik, zuzen ibili zitezen. Eta geo, etxea jun, garbitu, uniformia jantzi, liburuak hartu eta eskolara beatzitarako. Eta pozik. Eta udaran, ba, metak egin, belarrak bildu, sagar denboran sagarrak bildu eta... bueno, pues, bai, ondo.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!