Erlijioarekin lotutako jaiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-011-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jai erlijiosoak: Koruko Amaren Eguna, Aste Santua... Pazkoazkoan, txartelak ematen zituzten elizan, aitortu eta jauna hartzeko. Txartela saski batera bota behar zen. Gaixoei ere eramaten zitzaien Jauna, palioarekin, latinez abesten, Pazkoazkoan. Meza ere latinez izaten zen. Goizeko zazpietako meza, euskaraz.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko irailaren 14a
- Iraupena: 0:03:07
- Erref: DON-011/016
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak
Transkripzioa
-Eta jai erlijiosuak eta asko izango zian?
-Asko, oain baiño gehigo, bai. Adibidez, azkenekoa, Koruko Aman Eguna jai izaten zan. Eta gero Aste Santun ta, bueno, beste mundu bat zan. Beitu, hiru detaille emango dizkitzut: bat, Pazkoazkoa iten zan, urtian behin, oain hori ya ahaztuta dao, urtian behin ein behar zan, aitortu eta Jauna hartu, Pazkoazkoa deitzen zitzaion. Herritan, txartel bat ematen zan, ta txartelan billa jun behar zan bikariongana, ta iten zun azterketa bat bezela, galdera batzuk erlijionak eta, eta batzuei ez zien ematen. Eta gero berriz bueltau in behar zuen ta horrela. Baiño Donostin ez zan hori, Donostin ematen zituzten txartel batzuk elizan eta hua beteta Pazkoazko itian, apaiza pasatzen zan, orduan ez zan oin bezela, ordun danak illaran belaunikoz jarri ta apaiza zan moitzen zana. Eta, monagilloa bandeja batekin ta kandela batekin juten zan apaizakin, eta bandeja hori hemen jarri eta ordun ematen zun ahora /ahura/, apaizak Jauna. Eta, txartel hori, Pazkotan, saski baten bota in behar zan, kontrola emateko, jendea nola... Ta nik ezagutu nuen emakume bat, gizona ez zan elizara joaten, baiña botatzen zun gizonan txartela. Gero, adibidez, Pazkoazkoa gaixok izaten zian etxetan, ta iten zan, goizian egun baten, ba haiei Jauna eaman. Paliokin eta soldadukin, bandakin korneta jotzen eta talde bat abesten gelditzen zan atarin, eta iyotzen zan apaiza gaixoai Jauna eman ta jetsita, buelta osoa Alde Zaharren. Bueno, San Bizente parroki bat zan ta oain danok bat gea, eta Santa Mari beste bat, eta bi egunetan iten zan hori. Eta laguntzaillek, kandelakin ta...
-Ta ze abesten zan?
-Erlijioko, latiñezko... gehienak latiñezkok.
-Ta meza latiñez izaten zan?
-Bai, bai, bai. Sermoia euskeraz eo, euskeraz, lehenengo, goizian lehenengo zazpitako meza, mezetan euskeraz, beste guztik erderaz, bai.
Egilea(k): Eli Agirre
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!