Parte Zaharreko eskolak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-011-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Mutilak ziren denak gelan. Hiru eskola zeuden Parte Zaharrean mutilentzat eta neskentzat bakarra, Elizaran. Placido Domingoren ama hantxe ibili zen, Pepita Enbil abeslaria; familia haren kontuak.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko irailaren 14a
- Iraupena: 0:02:02
- Erref: DON-011/009
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Eta, danak mutillak ziñaten? Bai, ez?
-Bai. Mutillak. Gero hasi zan, este, akademia bezela, bakar batzuk baiño bestela mutillak. Mutillak, hiru eskola zeren alde zaharren; Los Angeles, uain orfeoia daon hortan, gero Escuelas Públicas uain Orixe daon hori, Zuloaga, hori zan Las Escuelas del Ensanche Oriental, deitzen zitzaien, zeatikan San Juan kaletikan auskaldea, hori dana itxasoai jandakoa da, Donosti bukatzen zan San Juan kalian, eta harrei deitzen zitzaion La Universidad de la Parte Vieja. Zeatikan guk ordaintzen gendun, asko ez baiño ordaintzen gendun baiño hua zan escuela pública eo, eta beste bat praillena, de La Salle, baiño mutillak bakarrik. Neskantzako bakarra zegon hemen, Santa Marina ondon, monjak, Elizarán. Nere arrebak hor ibillitakok, ni baiño zaharragok baiño, hor ibillitakok danak. Eta hor ibilli zan, nola Plácido Domingo? Famosoa?
-Bai.
-Horren ama.
-Bai?
-Bai. Gero, hura’re abeslaria izan zan, Enbil, Pepita Enbil, bai, zarzuela-ta, horren ama, bai. Eta hoiek zuten osaba, bueno, aman osaba zan Santa Mariko bikarioa, Don Agustin Enbil, getariarrak zian hoiek. Ta behin etorri da zea, Plácido Domingo honea ta gehigo ez da etorri, nik askotan pentsatzen det, ia ez dan goatzen kasta hemengoa dula.
-Ahaztuta…
-Ahaztuta eo nahita igual!
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!