Anaia preso
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-009-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko irailaren 10a
- Iraupena: 0:02:36
- Erref: DON-009/020
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
-Eta zuek, gerra garaiyan, hemen geratu ziñeten?
-Juantxo: Bai, bai. Kanpoa jun zan /juntzan/ gue anai zarrena. Hoi bizi zan Loiyolan. Bere andriakin, eta bi haur zitun ordun: nexka ta mutilla.
-Joxe Antonio: Eta amagiñarreba.
-Juantxo: Bai. Eta orduan jun zian /juntzian/ Bilbau aldea. Bueno, lendabizi jun zian /juntzian/ Azpeitia. Osaban etxea, porque gue aita esan dizut Azpeitikua zala… Eta Donostitik juan zian hara, Azpeitia, ta han egon zian /egontzian/ astebete o ta gero nola hemengo indarrak sartzen ai zian, ordun jun zian /juntzian/ ya Bilbau aldea. Ta geo ya han, Bilbaun, han zarela /hantzarela/ e… gure anaiyak emaztea eta bi haurrak eta… Antonia ez. Amona… Amona´re Prantziara jun huan? Bai.
-Joxe Antonio: Joxepa zan amona...
-Juantxo: Bai, Frantzia. Ordun denak Bilbautik barku batian jun zian /juntzian/ Prantzia. Ta gue anaiya gelditu zan han, Pran... Bilbaun. Denak bezela. Ta geo ya nazionalak sartu zianian, hartu zuten, eta beste asko bezela eukitu zuen lehendabiziko eunetan, e... Castrourdiales. Denak detenituta. Eta gero handik eman zuten /emantzuten/...
-Joxe Antonio : Iruñaa, ez?
-Juantxo: Iruñaa. Bai, “al fuerte San Cristobal”. Ta han eon zan, ez takit ba, hillebete pare bat o eongo zan…
Joxe Antonio: Gehiyo igual, e!
Juantxo: O gehiyo igual. Igual gehiyo! San Cristobalen eon zan /eontzan/ gue anai zarrena. Eta ordun, han zeon /hantzeon/ ta beste anaiyak, e, herituta eon zana /eontzana/ gerra denboran, horrek lagun bat bazun, “porque” hoi ez zan /etzan/ jun kanpoa, hemen gelditu zan. Eta zauzkan hemen Donostin lagun batzuk, eta baten baten bitartez papel batekin jun zian /juntzian/ hau, txikiya zala, eta beste anaiya, eta hara, San Cristobalea jun, eta anai zarrena etxea ekarri zuen. Bai, hoi gertatu zan. Eta ez pada, jun ezpaza… jun ezpazizan afusilatu ingo zuten gue anaiya! Ez geiztua zalako…
-Ez,ez…
-Juantxo: Baiño ordun bakizu...
-Bai, bai. Afusilatu asko...
-Juantxo: «Porque» bere... Loiyolan ordun zazpi hil zituzten, e! Afusilatu, zazpi. Eta gehiyenak gue anaiyan lagunak zian.
-Orduan gutxiatik librau zan…
-Juantxo: Bai, hara jun zalako /juntzalako/, e!
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!