Donostia (Gipuzkoa)

Ama irrintzilari ezaguna

Ama irrintzilari ezaguna <p>Bere ama, Primi Erostarbe, panderojole ezaguna zen, O&ntilde;atiko Araotz auzoan jaioa. Astoarekin herri batetik bestera mendiz joaten zen eta bakardade horretan ikasi omen zuen irrintziak botatzen. Bazuen irrintzi berezi bat, "berde" xamarra. Eta horregatik "amona berde" deitzen omen zioten. Goizaldi Dantza Taldean Lurdes Iriondo ezagutu zuen eta harreman ona omen zuen Xabier Lete eta biekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-008-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere ama, Primi Erostarbe, panderojole ezaguna zen, Oñatiko Araotz auzoan jaioa. Astoarekin herri batetik bestera mendiz joaten zen eta bakardade horretan ikasi omen zuen irrintziak botatzen. Bazuen irrintzi berezi bat, "berde" xamarra. Eta horregatik "amona berde" deitzen omen zioten. Goizaldi Dantza Taldean Lurdes Iriondo ezagutu zuen eta harreman ona omen zuen Xabier Lete eta biekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baserrian bertan jotzen zun panderoa. Bere gauzak iten [zun] eta irrintziak´e bai ta. Baiño hori beak beti esaten zun Araotzen. Araotzen bea saiatu zan asko astuakin juten zanian mendi batetik… herri batetik bestera menditik juten omen zan astuakin. Eta han, bakar-bakarrik, mendian, irrintziak jo ta ke, irrintziak. Eta bere itzalakin dantza. Eta hola.
- Hola ikasi eben?
- Hola ikasi zun. Hola ikasi zun. Eta gero hemen Donostin, ba, jendeak entzuten […]. Zea, Trinidadeko Enparantzan, urtero-urtero, estropada bukatu eta gero, jendia bazkaltzera, eta bazkaldu eta gero Trinidadeko Enparantzara, txapelketak ikustera. Eta beti… trikitixen txapelketak. Eta beti ama txapelduna gelditzen zan. Beti. Beti txapelduna. Amen irrintziak zoragarriak. Eta bat badaka iñork ez duna iten. Ez dakit entzun dezun zuk. Nik ez dakit nola esaten zun: “Heldu, heldu, heldu, heldu aurreko neska gazte horri gerri-gerri-gerritik eta gero pixkat beheroxiotik”.
- Bai, hori irakurrita daukat.
- Bai? Bueno! Irrintzi horrekin txoratuta gelditzen zian jende guztia. Txoratuta, e!, jende guztia. Bai.
- Bai, gaiñera, bazeukan bere puntu berde… hola… txispa hori.
- Noski baietz! Jolin! “Amona berde” deitzen zioten askotan. Zu “amona berde” zea, e? Deitzen ziyoten askotan. Bai. Ordun nere amak… nola esaten da? Xabier Letekin… Xabier Lete, gogoatzen zea?
- Bai, bai.
- Bueno, Xabier Lete… Ama `Goizaldi´n sartu zen. `Goizaldi´tik deitu zioten eta Xabier Leten emaztea `Goizaldi´n dantza iten zun, Lurdes Iriondo. Lurdes Iriondo. Eta hoiek ezkondu zien ta, bueno, oso lagun onak izan zien amakin. Danak lagun onak. Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia