Atsolorra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-001-053 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umea jaiotzean bisitan joateko ohitura: atsolorra. Merienda. Opariarekin joaten ziren.
- Auzoa: Igeldo
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko abenduaren 09a
- Iraupena: 0:00:49
- Erref: DON-001/053
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Jaiotzak , Aisia » Jai-giroa » Etxe barruko ospakizunak
Transkripzioa
-Eta ume bat jaiotzen zanian, baserri baten, bisitan juten ziñaten?
-Gu, parientetan.
-Parientetan bai? Bestela ez?
-Ez, bestela ez giñan juten. Baiño…
-Atso-lorra…?
-Atso-lorra iten zan eh. Gu jungo giñan ingurukoa, honea, ta, nik gaiñontzian, ez naiz goatzen, juten giñanik.
-Ta, hori ze zan, atso-lorra?
-Merienda bat.
-Merienda bat?
-Merienda bat, eta hola, famili bat ekarri zulako, mundua, ohitura bat.
-Ta, umia ezautzera juten ziñaten, juteko ohitura?
-Bai, bai.
-Ta erregalon batekin, ala?
-Bai bai, beti zerbait, diruba eo, zerbaitekin eh, hutsik ez… Baiño nola ez zan ezer, eze askoik ez zan baiño gutxi.
-Baiña zeonakin, konforme?
-Bai, bai. Bai.
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!